Pintxo pote eguna aitzaki, datorren ostegunean, hi

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2014ko otsailaren 4a

Pintxo pote eguna aitzaki, datorren ostegunean, hilak 6, 19:00etan, Tolosako Trianguloko kultur etxeko sarreran egin dute hitzordua Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen ari diren hainbat lagunek. Euskaraz hitz egiteko beharra dutenak eta euskaraz hitz egiteko jarioa dutenak elkartzen dira Mintzalaguna egitasmoaren baitan. Euskara praktikatzeko edo euskaraz hitz egiteko beharra dutenei eskua luzatzeko helburuarekin egitasmoa bertatik bertara ezagutu nahi duenak aukera aparta du ostegunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!