Kamioren “Beste norbaiten zapatak” aztertuko du irakurle taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2013ko abe. 5a, 17:31

Datorren ostegunean hilak 12, 19:30ean, Tolosako kultur etxean irakurle taldeak egingo duen bilkuran, Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” aztertuko du.

Ondoko loturan, Gema Lasartek egindako kritika duzue irakurgai.

Liburuak hala dio azalean: “Sakelekoa hartu eta orduari erreparatu diot: laurak hamar gutxi. Eskuineko ohean Izaro lo dago. Lo kontuetarako ez zituen nire geneak hartu. Ez du Ohe Arrotzaren Sindromea ezagutzen. Izatez, ez da halako sindromerik. Asmatu berri dudan zerbait da. Diotenez, tankera horretako asmakizunek lasaitzen omen gaituzte: Ohe Arrotzaren Sindromea, Soinu Ezezagunen Gaitza, Metropoliko Jetlag Iraunkorra... Guztiak ere gezur biribilak.”

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenago ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...

Eta askotakoak dira Garazi Kamioren ipuinetako pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Askotarikoak dira, halaber, kontakizunen tankerak. Denetan nabarmentzen da ordea, gizon-emakumeeganako begirada berezi bat: behatzailea baina ez epaitzailea; pertsonen erdipurdikeriei erreparatzen diena baina miserietan gozatu gabe; gure ahaleginak oro zoroak eta alferrikakoak irela ikusi, baina horietan tematzen eta baita ere kontatzen jarraitu dugula dakienarena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!