Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Patxi Baztarrikak (Eusko Jaurlaritza), Zigor Etxeburuak (Gipuzkoako Foru Aldundia), Iñaki Lasak (Kontseilua) eta Mikel Irizarrek (Topagunea) hartuko dute parte, Igotz Alkorta kazetariak eta Atariako administrazio kontseiluko ordezkariak gidatuta, bihar asteartea hilak 26, 19:30ean, kultur etxean egingo den mahai inguruan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?