Tolosako izenen historia

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2013ko urriaren 22a

Tolosatik Izaskunera, gure leku, deitura eta pertsona izenen historiaren berri emango du Euskaltzaindiako Onomastika zerbitzuko arduradun Mikel Gorrotxategik urriak 30 asteazkenean, 19:30ean, Udaleko pleno aretoan eskainiko duen hitzaldian.

Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordeak antolatu du hitzaldia eta, bertan, Tolosako izenen nondik norakoen berri emango da, esaterako, Tolosa hiriaren izenaren jatorriaren eta zergatiaren berri emango du.

 

Deitura bihurtu diren baserri izenez, toponimo izatetik pertsona izenak izatera pasatu direnez, euskaldunak geure burua izendatzeko erabiltzen ditugunaz... ere hitz egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!