Aulkitik: Egun borobila (Gaizka Maiza)

Erabiltzailearen aurpegia Gaiza Maiza 2014ko urriaren 22a

EBA hitza taketarron ahotan 2013-2014 denboraldi amaieratik hona. Aurre-denboraldian, denetarik: Kataluniako balantzea, positiboa. Ondoren, Tolosan, Valle de Alberet-en aurka lehen garaipena. Euskal Kopan lehen zaplaztekoa jasota, etxera. Atletiko SSren (1. nazional maila) aurka garaipena eta MU-ren aurka, porrota.

Igandean, berriz, poza. Lehenik eta behin, garaipena. Merezitakoa taldearentzat eta animatzera hurbildu zirenentzat. Hauek ere taldearen zati handi bat dira eta. Azken hauek partida amaitzean gure kapitaina zoriondu dute «zorionak zuri» kantuarekin. Zahartzen hasi zaigu hau ere.

Zorionak ere 'hamaiketakoa' eraman zutenentzat. Sekulakoa! Ez nuen barrabilik izan gero etxean bazkaltzeko. Hamaiketakoan, zaharrak nagusi. Goar, taldeko jokalari beltza, “donuts—-ekiko maitasuna erakutsiaz. Kaiet, bere betaurreko politak jarrita, lurrean eserita, kieto. Janaria hartzeko imintziorik egin ez eta besteak mugiaraziz. Hau da marka hau!

Eguna kalifikatu beharko banu, egun biribila: partida irabazi zaletuen laguntzaz, hamaiketako ederra... Eskerrikasko!. Hurrengo geltokia, Easo. 1-2-3 TAKE!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!