Gael-eko futbolariak bikain Munduko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Gael Elkartea 2018ko maiatzaren 15a

Ugaitz Azkaraik jaso zuen atezain onenaren saria.

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Elkarteko gazteak bikain aritu ziren Lloret del Mar herrian  (Girona, Herrialde Katalanak) jokatutako Munduko Txapelketan.

Gael 1 taldeak hirugarren egin zuen Munduko Txapelketako areto futbolean eta Gael 2k seigarren.

Mikrofutsalean Gael 1ek finala jokatu zuen, baina 2-0 galdu zuen. Gael 2k hirugarrenegin zuen eta Gael 3k zazpigarren. Ugaitz Azkarai izan zen atezainik onena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!