Eskualdeko gaztetxoak Munduko Txapelketan

Amaiera paregabea

Erabiltzailearen aurpegia Gael Elkartea 2015eko azaroaren 20a

Atzoko garaipen handiaren ostean iritsi da areto futboleko amaiera, eta azkenean seigarren amaitu du, partida on batzuk jokatu ostean.

Lehenengo Lloret A taldearen aurka jokatu eta 3-2 irabazi du. Lehen minutuan aurreratu dira kataluniarrak, baina Unai Altunak, faltatik berdindu du neurketa. Bukaera emozioz beterikoa izan da. Minutu eta erdi besterik geratzen ez zenean partida amaitzeko, Iker Muruak penaltiz sartu du 1-2koa, baina 34 segundo falta zirela etxekoek berdindu egin dute. Partida berdinean amaituko zela zirudienean, eta amaitzeko 10 segundo besterik falta ez zirenean, Unax Iztuetak egin du 3-2koa. Aurretik Israelgo Jatt taldeak 1-0 irabazi dio Lloreti, beraz euskaldunen eta israeldarren artean zegoen bostgarren postua.

Gaelek sekulako norgehiagoka egin du, irabazteko dena egin du, baina asiarrek zortea ere alde izan dute, hiru aldiz atzelari batek atera baitu atepetik baloia, eta amaieran golik gabe amaitu da neurketa. Ondoren, penaltien txanda iritsi da, eta 3-1 irabazi dute asiarrek. Amaiera paregabea.

Sailkapenak honela geratu dira:

Areto futbola:

1- Español Lloret ( Katalunia)
2- Australia A
3- Australia B
4- Lloret B (Katalunia)
5- Jatt (Israel)
6- Gael (Euskal Herria)
7. Lloret A (Katalunia)
8. Pegasus (Errusia)
9- Ganbia

MIKROFUTSALA:

1- Gael B (Euskal Herria)
2- Gael A (Euskal Herria)
3- Pegasus (Errusia)
4- Español Lloret (Katalunia)
5- Lloret B (Katalunia)
6- Jatt (Israel)
7- Lloret A (Katalunia)
8- Ganbia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!