Bikaina izan da Mikrofutsaleko jardunaldia Gael taldeko gazteentzat, izan ere Munduko Kopako finalerdiatara sartu baitira bi taldeak.

B taldeak Lloret A taldearen aurka jokatu du, eta 2-5 irabazi du. 2-0 aurreratu da markagailuan talde euskalduna, eta atsedenerako segundo gutxi batzuk falta zirela heldu da etxekoen lehen gola. Bigarrenaren hasieran heldu da 1-3koa, baina kataluniarrek sekulako golarekin erantzun dute.

Hortik aurrera, Gaelekoen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta partida erabaki dute beste bi gol sartuta. I. Murua, Uzkudun eta Iztueta izan da hasierako hirukoa. Gero Arruabarrenak eta Ugartemendiak ere jokatu dute. Iztuetak hiru gol sartu ditu, eta bi Uzkudunek.

Gael A taldeak ere ez du izan aparteko arazorik Lloret A taldea mendean hartzeko. Balerdik penaltiz aurreratu du euskal taldea, eta Unai Altunak lortu du bigarrena. Gero etorri da etxekoen gola, baina Aimar Muruak sekulako golarekin erantzun du markagailua handituz, eta Eñaut Balerdik eta Urko Aizpuruak beste gol banarekin markagailua gizendu eta erabaki dute final-laurdenetako kanporaketa.

A.Murua, Altuna eta Balerdi izan da hasierako hirukoa. Gero Arrospidek eta Balerdik ere jokatu dute.

Orain finalerdiak, azken orduko aldaketarik ez bada, ostegun eguerdian izango dira eta baita finala ere, baina zozketa bidez jakingo da zeinek zeinen aurka jokatu beharko duen. Hasiera batean gaur atseden eguna izango dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!