Gaelek ezin izan du garaipenik lortu Israelgo Jatt tadearen aurka, baina gaur bai, benetako itxura eman du, nahiz eta amaieran 4-2 galdu.

Oso azkar, atzean egindako huts baten ostean, aurreratu dira asiarrak, baina Iztuetak lortu du berdinketa eta horrela iritsi dira atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran, lehen golaren berdina sartu dute Jattekoek, berriro ere atzean egindako huts baten ondorioz, eta beste huts batek 3-1koa jarri du markagailuan, baina Unai Altunak faltaz lortu du 3-2koa.

Berdinketa oso gertu zegoela zirudienean, eta partida amaitzeko hiru minutu besterik falta ez zirenean, iritsi da asiarren laugarren gola, kontraeraso batean.

Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Altuna eta Balerdi izan da hasierako bostekoa. Iztueta, Arrospide, Uzkudun, Arruabarrena eta Aizpurua ere aritu dira. Epaileak, espainiarra eta Belgikakoa izan dira, eta Aimar Muruak ikusi du txartel horia.

Orain arratsaldean, 19.15etan mikrofutsaleko neurketa jokatuko da. Gael A taldeak Lloret B taldearen aurka jokatuko du, eta hori amaitu bezain pronto, Gael B-k Lloret A taldearen aurka jokatu beharko du. Kanporaketa zuzenak dira, beraz, galtzen duena kanpoan geratuko da, eta irabazten duena finalerdietan sartuko da.

Areto futbolean emaitza batzuen zain dago, eta bihar arte ez dugu jakingo Gaelek 5-6 postuak erabakitzeko partida jokatuko duen, edo 7-8koa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!