Eskualdeko gaztetxoak Munduko Txapelketan

Hasiera garratza

Erabiltzailearen aurpegia Gael Elkartea 2015eko azaroaren 16a

Aurkariaren handitasunak eta urduritasunak aukerarik gabe utzi du Gael, Munduko Irekiko lehen jardunaldian, Español Lloret taldearen aurka 6-0 galduta.

Etxekoek, FC Barcelona taldearekin elkarlanean egin dute taldea lehiaketa hau jokatzeko. Eman duten maila sekulakoa izan da, eta lehen jardunaldiaren ostean lehiaketa irabazteko faborito nagusia bihurtu da. Gaeleko mutilak, berriz, oso urduri kantxaratu dira.

Hala ere, 2-0koarekin bi baloi zutoinera bidali dituzte, eta hor ere aldatu zitekeen norgehiagiokaren joera.

Ugartemendia, A.Murua, I.Murua, Altuna eta Iztueta izan da hasierako bostekoa. Arrospide, Uzkudun, Balerdi, Arruabarrena eta Aizpurua ere aritu dira. Epaileak errusiarra eta espainiarra izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!