Identifikazioak egon dira Ezpalan. Jabearekin negoziazio mahai bat irekitzeko prestutasuna adierazten dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2019ko apirilaren 22a

Gaur ezpala gaztetxea berriz okupatu dugu, Tolosako Gazte Asanbladak. Bertan egitarau bat aurrera eramango dugu eta geratzeko gogoz eta hainbat proiektu sozial bertan garatzeko konpromiso osoz gatoz.

Gaur arratsaldean ordea, ertzainak etorri dira identifikazio eske. Eraikinaren jabeak salaketa bat jarri duela jakin berri dugu. Guzti honen aurrean garbi azaldu nahiko genuke:

1. Desjabetuon aurkako eraso bat gehiago bezala salatzen dugu gaurko identifikazioa, kapital meteketaren logikatik at antolaturiko mugimenduaren aurkako eraso bat gehiago delako.

2. JABEAREKIN HARREMANETAN JARRI ETA NEGOZIAZIO MAHAI BAT IREKITZEKO PREST GAUDE. Horrelako auzi garrantzitsua zintzotasunez hitz egin beharreko zerbait dela irizten dugu. Duela 3 urte gertatu ez zen bezala, mahai baten bueltan tratatu nahiko genuke auzi hau jabearekin. PRESTUTASUN OSOA ADIERAZTEN DUGU BERAZ ELKARRIZKETARAKO.”

Beraz, jabeari zuzentzen gatzaizkio: Zurekin harremanetan jarri nahiko genuke. Idatzi hau irakurri ezkero eskertuko genuke gure emailera (tolosakoga@gmail.com) idatzi eta harremanetan jarriko bagina. Mila esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!