Gazteok kale gorrian, larru gorritan

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2016ko martxoaren 12a

Gaztetxea lortzeko bide luzean Tolosako Gazte Asanbladak une oro eman ditu pausoak. Batetik, udal taldeak eskatu dizkigun baldintzak betez, eta bestetik, herriarekiko konpromiso zehatzak hartuz.

Gainera, Udalak borondateaz hitz egiten duen bitartean, gurekiko ez dute ia konpromisorik hartu nahi izan, eta hartu dituztenak ez dituzte bete.

Tolosako udalak gazteon arazoei irtenbidea eman nahi badie, behingoz eskaintza bat egiteko ordua da. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea.

Gazteok nazkatuta gaude, kale gorrian, larru gorritan.

Ez gara inoren zain egongo, laguntzarekin edo gabe gu aurrera goaz eta ez gaituzte geldituko. Etorkizuna idazteko ordua da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!