Limusindik Oriaburura, hilabete terdin

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2016ko martxoaren 2a

Hilabete terdi besterik ez da igaro argazki batetik bestera, eta urtetan hutsik egon den eraikinak... Hara! Jada badu jabe berria!

Jakin badakigu, ez udaleko taldeek ez inork ez zekiela etxe horretan inongo proiekturik zegoenik, eta herri harresitik egun batzutara, iñauteriak baino egun batzuk lehenago eman zieten eraikina bapatean.

Hau ongi azaltzen duen artikulu bat duzue hementxe:
http://ataria.info/komunitatea/LoreAgirre/1456412192310

Kasualitatea ezta?

Gure ustez, korrika eta presaka, udalak gainean duen presio bat kentzeko ederki etorri zaion jokaldia da. Zer pentsatzen duzue zuek?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!