2015/12/26 17:00
Telmo Irureta eta Haritz Morrás dira ‘Bikarrizketa’ antzerki saioaren protagonistak. Telmo Irureta zuzendariak sortutako lana da ‘Bikarrizketa’. Garuneko gaixotasun baten ondorioz, zumaiarraren mugikortasuna murriztuta geratu zen eta, ondorioz, gurpil aulki batean mugitzen da. Jasandakoa kontatzeko, film labur bat ere zuzendu du. Kasu honetan, Haritz Morrás-en laguntza izango du oholtza gainean. ABENDUAK 26an, 17:00etan, Tolosako Gaztetxe berrian izango da emanaldia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?