Bi ikastaro, Tolosako Gazte Asanbladaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2015eko azaroaren 20a

Tolosako Gazte Asanbladako kideok ondorengo egunetarako bi ikastaro antolatu ditugula jakinarazi nahi dizuegu!

Urriak 15-16-17an Gazteburua izan genuen Tolosako gazte ezberdinen topaleku eta bertan, elkarrekin ikasi, ondo pasa eta beste aisialdi zein kultur eredu bat posible dela erakutsi genuen. Adierazi genuen bezala, Gazteburua geltoki bat izan da soilik gure helburuen bidean eta argi eta garbi esan genuen ere hurrengo geltokia zein den: Gaztetxea!

Hala ere, geltoki horren bidean ez ditugu soilik helburu horretara bideratuko gure indar guztiak. Bitartean, kalean jarraituko dugu herriko gazteei egunerokotasunetik ateratzeko baliabideak eskaintzen. Kultura, kirola, politika, musika eta beste hainbat arlori buruzko ekimen ezberdinak antolatuz.

Oraingo honetan ikastaroak antolatu ditugu baina azpimarratu nahi dugu hemendik aurrera, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, bideo-emanaldiak etab… antolatzen jarraituko dugula Gaztetxe batekin ala gabe.

Gure helburuak gauzatzeko ezinbestekoa zaigu momentu honetan espazio bat eta ez dugu etsiko helburu hori lortu arte. Baina esan bezala honek ez du esan nahi soilik hori egingo dugunik. Kalean egoten jarraituko dugu, gazteok gazteontzat sorturiko errealitate alternatibo bat sortzea posible dela erakutsiz. Indarra eta ilusioa ez zaigu falta eta ahoan irribarre batekin bizi dugun errealitatea aldatzera goaz, antolatuz, ikasiz, borrokatuz, ERAIKIZ!

ZULOTIK ATERA SALTO GAZTETXERA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!