A20 Europako ikasle greba. Hezkuntza publikoaren alde. Errepresiorik ez. Gure etorkizunaren alde! Denok mobilizazioetara 12etan!

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista

Azaroaren 20an, azken hilabete hauetan borrokaren lehen lerroan egon garen Europa osoko ikasle-erakundeok, Europako ikasle-grebara eta mobilizazio erraldoietara deitzen dugu.

Frantziar Estatuko, Alemaniako, Italiako, Britania Handiko gazteria… baita Hego Euskal Herrian eta Estatu mailan ere, hezkuntza publikoaren alde eta politika pribatizatzaileen aurka batu gara, militarismoaren eta gerra inperialisten aurka, poliziaren errepresioaren eta eskuin muturraren gorroto-diskurtsoen aurka, gure ikastetxeetan LGTBI eskubideen alde eta indarkeria matxistaren aurka. Europa mailako ikasle greba erraldoi bat izango da etorkizun bat ukatzen diguten guztiei aurre egiteko.

Gure institutu eta unibertsitate publikoen degradazioa gero eta handiagoa da egunetik egunera, pribatu eta itunpekoek dirulaguntzetan milaka milioi euro jasotzen dituzten bitartean. Eta egoera hori salatzeko eta gure eskubideak defendatzeko kalera ateratzen garenean, poliziaren kolpeekin egiten dugu topo. Hauxe da, kapitalisten etekinak gure bizitzen gainetik jartzen dituen sistemaren logika, milioika gazte prekarietatera kondenatzen dituena, miseriazko soldatetara, etxebizitza duin bat eskuratu ezin izatera, errentatzaileen diktadurak eragozten duelako, eta egunero arrazakeria, militarismoa, eta faxismoa elikatzen dituena.

Eskuin muturraren mehatxua oso argia da. Emakumeen, LGTBI kolektiboaren eta pertsona migratzaileen askatasun demokratiko eta lan-eskubideekin amaitzea da euren asmoa. Diktadura frankista faltan botatzen duten berberak dira, Trumpen eta Netanyahuren politika totalitarioak babesten dituztenak, Palestinako herriaren aurkako genozidioa justifikatuz.

Baina sistemak eramaten gaituen basakeriari aurre egin nahi badiogu, traizionatzen diren diskurtso eta promesak baino askoz gehiago behar da. Kapitalismoa ezin da erreformatu, eta PSOEren Gobernua kontrakoa sinestarazten saiatzen bada ere, bere politikek hezkuntza eta osasuna pribatizatzen jarraitzen dutela, zerbitzu publikoak degradatzen, historiako aurrekontu militar handienak onartzen dituzten bitartean.

Hezkuntza publikoaren aldeko eta errepresioaren, militarismoaren eta haien gerra eta faxismoaren aurkako borrokak denok inplikatzen gaitu. Etorkizuna lapurtu ez diezaguten, A20 honetan ikasle greba europarrera goaz.

Denok mobilizazioetara 12etan!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!