Greba orokorra lantoki bakoitzean eraiki, sindikalismo borrokalaria indartuz!
Ezker Iraultzaileko sindikalistak
Azaroaren 11 honetan milioika langile, ikasle gazte, langabe eta pentsiodun greba orokorrera deituak gaude. Etxebizitza duinaren aldeko eztanda sozialaren ondorio zuzena den deialdia, etxegabetzeen eta errentatzaileen lapurretaren aurkakoa, pobretzen gaituzten politika kapitalisten eta isilarazi nahi gaituen errepresio polizialaren aurkakoa. Milaka aktibistaren autoantolakuntzarekin behetik inposatu duten greba orokorra, eta CCOO eta UGTren aparatu burokratikoei gainezka egin dieten mobilizazio jendetsuei esker.

Gure borrokak eta pertseberantziak taula politikoa leherrarazi du, eskuin muturra eta haien pozoi arrazista eta espainolista eztabaida publikotik kenduz eta kolpe gogor bat emanez Gobernu “progresistaren” aparatu sindikalek hainbeste maite duten bake sozialaren estrategiari. Ezin dugu ahaztu Pedro Sánchez zortzi urte doala Moncloan eta ez duela ezer egin errentismoaren, murrizketen eta zerbitzu publikoen —langile klasearen konkista direnak— degradazioa eragozteko, enpresarien irabaziek urtez urte markak adierazi dituzten bitartean
PSOE eta Sumarren Gobernuaren ezezkoa kapitalismoaren logikarekin apurtzeko, ezkerreko politika irmoak aurrera eramateko uko egitea, esparru guztietan nabaritu da. Oinarrizko produktuen prezioak erabat hankaz gora daude, LGSaren igoerak xugartzen dituzte patronalaren amarruekin, etxebizitza eskuragaitza da familia eta gazte langileentzat eta erreakzioak Estatuaren aparatua, polizia eta judikatura zuzentzen ditu esku gogorrez, diktadura frankistaz geroztik garbitu gabe egon dena eta 78ko erregimen honi esker lasai asko ibiltzen jarraitzen duena.
Urte luzetako murrizketa, gabezia, esplotazio eta prekaritateak metatutako amorru eta frustrazioak eztanda egin du, eta ez Espainiako estatuan bakarrik, Europa osoan: Frantzian, Italian, Belgikan, Grezian, Portugalen, Albanian… matxinadaren espiritua indar geldiezin batez hedatzen da gure beharrak bankari, kapitalista handi eta espekulatzaileentzako negozio ikaragarri bihurtu dituen sistema baten aurka.
ELGAren arabera, Espainiako batez besteko soldata erreala % 7,8 baino ez zen hazi 1995 eta 2025 artean, baina elikagaiek ia prezioa bikoiztu zuten 2002tik hona, eta alokairuak % 150 baino gehiago igo ziren azken hamarkadan. Batez besteko etxebizitza erosteko, 7,7 eta 7,8 urtean familiaren soldata edo errenta osoa bideratu behar da, 2000. urtea baino lehen erdia. 35 urtetik beherako familien artean, errenta gordin erreala 2001ekoa baino % 16,8 txikiagoa da.
Pobretze hau Espainiako estatua ekonomiaren eztanda baten erdian dagoenean ematen da. Baina, nork irabazten du sortzen den aberastasun guzti hau? 2025ean, Ibex 35eko enpresa kotizatuek bakarrik lortu zituzten 64.240 milioi euroko emaitza errekorrak: Banco Santander, 14.101 milioi euro (%+12); Iberdrolak, 6.284,98 milioi euro (%+11,99); IAGk, 3.343,21 milioi euro (%+22,27); Endesak 2.198 milioi euro (+16,42%)....zerrenda amaigabea izango litzake.
Lehenik eta behin, lantokietan esplotatzen gaituzte, ahalik eta etekin handiena ateratzeko soldata txikienekin; ondoren, gure nominaren bila datoz, alokairu estratosferikoen bidez, gehiegizko banku-interesen bidez eta behar-beharrezko ondasunei gehiegizko prezioak ezarriz. Funts handiak, bankuak, higiezinen jabeak eta baita eskuinaren eta eskuin muturraren hauteskundeetako oinarri bihurtu diren etxejabe partikularrak, langile-gainbalioaren transferentzia ikaragarri horren kontura bizi dira.
Horregatik, greba orokor honek ez ditu bakarrik bere nagusiaren ahotsa diren alderdiak seinalatzen, PP, Junts eta Vox, beti kapital handiaren eta CEOEren interesak defendatu dituztenak. Greba hau ere parlamentuko eta gobernuko ezker honen kontrako ohartarazpen zuzena da, egunero ahoa “antifaxismoz” betetzen duena, baina monopolio handien, militarismoaren, errentisten alde legeak egiten dituena eta boteretsuen manteletik erortzen diren apurrak kudeatzearekin konformatzen dena.
Benetan balio duen greba orokorrak sindikatuen burokraziaren aurka jartzen gaitu lehen lerroan, egungo egoeraren ezinbesteko kolaboratzaile baita. Burokrazia horrek errealitatearekin talka egin du azken urteotan langileek egindako hainbat grebatan, hala nola Cadizko eta Murtziako metalaren sektoreko grebetan, Airbusen izandakoan edo Kataluniako, País Valenciàko eta Madrilgo irakasleen matxinadetan. Hamarnaka mila langilek bat egin dute borroka horiekin, CCOOren eta UGTren zuzendaritzek goitik sinatutako hitzarmen kaskarren aurka. Hitzarmen horiek eskubideen eta erosahalmenaren galera zuritzen dute, baita gure lan-baldintzen narriadura ere.
Greba orokor hau, halaber, esplotazio gupidagabea jasaten duen langile-klase gazte baten borrokatik sortu da. Langile gazte horiek ez dute soldata duinik ezagutzen, ezta beren bizitzetan egonkortasunik ere; ez dituzte jada bizkar atzetik egindako itunak onartzen, erabakietan demokrazia nahi dute, batzarretan bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen dute, eta borrokan azken muturreraino joateko prest daude. Langile-klase berri horrek azken urteotako esperientziatik ondorio politikoak atera ditu, eta horixe da klase-sindikalismo indartsu eta borrokalaria eraikitzeko erabiliko dugun indarra.
Ezker Iraultzaileko kide garen eta CGT, CCOO, Co.bas, LAB, IAC, Intersindical, Menos Lectivas eta beste sindikatu eta kolektibo borrokalari batzuetako delegatuok eta langileok azaroaren 11ko greba orokorrean langileria eta gazteriari parte hartze masiborako deia egiten diogu.

Lantokiak greba orokorra antolatzeko gune nagusi bihurtu behar ditugu: kartel eta eskuorriz bete behar ditugu, aldarrikapenak eztabaidatu eta grebaren aldeko bozketa egiteko batzar demokratikoak egin, langileen arteko ekintza koordinatu, piketeetan eta manifestazioetan parte hartzeko, eta patronalaren zein poliziaren probokazioei eta erasoei aurre egin.
Espainiako Estatuko klase-borrokaren historiako orrialde bat idazten ari gara, PPren eta Voxen eskuin muturrari, kapitalari eta haren Estatuari aurre eginez. Borroka hau kapitalismoaren basakeriaren aurkako eta gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokaren funtsezko atal bat da.
Denok dena geratzera azaroaren 11n!
