Urriak 26: Ikasle paroa Bizkaian. Eskuin muturraren probokazioen aurka. Faxistak Euskal Herritik kanpora

Vito Quilesek, PPk eta Voxek ordaindutako eskuin muturreko agitatzaile honek, bere diskurtso faxista, espainolista, matxista eta arrazista hedatzeko beste tour bat abiatu du. Milaka gaztek eta ikaslek elkarretaratze antifaxistekin erantzun zioten «España combativa» izeneko aurreko probokazioari. Urriaren 15ean Iruñera egindako azken bisita ere milaka lagunek gaitzetsi zuten manifestazio batekin.

 

Badakigu mehatxu erreala dugula aurrean eta eskuin muturraren gorakada mundu osoko kapital handiaren apustu estrategikoa dela, gerra inperialistak, genozidio sionista, prekaritatea, soldata miserableak, errentismoa eta zerbitzu publikoen suntsiketa diren bezala… Irabazi-tasari kosta ahala kosta eusteko, kapitalistek beren gobernuak baliatzen dituzte legeria gero eta autoritarioagoa ezartzeko eta errepresio-aparatu guztiak indartzeko, borrokan ari garen gazteen eta langile-klasearen aurka erabili ahal izateko. Euskal Herrian, Espainiar Estatuan, Frantziar Estatuan, AEBetan eta mundu osoan ari gara hori ikusteni.

 

Erreakzioaren gorakada eta gobernu kapitalistek gazteen eta langile klasearen aurka prest dituzten erasoen agenda geldiarazteko, beharrezkoa da kalean masen mugimendu antifaxista eraikitzea eta ezker borrokalariko erakundeok batera mobilizatzea.

Horregatik, Ikasle Sindikatutik, IASk datorren hilaren 26rako, astelehena, iragarritako deialdiarekin bat egiten dugu, eta ikasle guztiei dei egiten diegu 12:00etan Plaza Eliptikoan deitutako mobilizaziora joateko. Horretarako, Bizkai osoan ikasle-paroa deitzen dugu, goizeko 10:00etatik aurrera.

 

Ez dira pasako!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!