Errentistak eta putre-funtsak desjabetu
Alokairuak %50era murriztu, kontratu mugagabeak
Etxegabetze gehiagorik ez!
Taula politikoa leherrarazi dugu, baina oso garesti ordaindu dugu. Maricarmenen heriotzak hunkitu egin gaitu, eta ondo asko dakigu saihestu zitekeela. Hilketa honek arduradunak ditu: gure bizitzarekin negozioa egiten duten errentista bihozgabeak eta inpunitatea eskaintzen dieten soldatapeko politikariak.
Bat egiten du bere senide eta lagunen, etxegabetzea geldiarazteko horrenbeste borrokatu duen Madrilgo Maizterren Sindikatuaren eta langile klase osoaren eta milioika gazteren minarekin. Berak esaten zuen bezala: “Borrokatu, segi borrokatzen gurea denaren alde”.
Langile klasearen eta gazteriaren indarra erakusten duen mugimendua
Urriaren 2 eta 4 bitartean, milioi bat pertsona atera ginen kalera. Herri botere erraldoia eraiki dugu eta eztabaidaren ardatza aldatu dugu, ultraeskuinari eta erreakzioari lehentasuna kentzeraino.
Hauteskunde deialdia da horren ondorioetako bat; bestea, erabakigarriena, horrenbeste aldarrikatutako greba orokorrerako deia izan da: LABek, ELAk, CIGk, CGTk, CCOOk, UGTk, CO.BAS-ek, Intersindicalak… deitu dute datorren azaroaren 11rako.
Langile klasea martxan jartzen denean, guztia eralda dezakegu. Horixe da benetako indar korrelazioa.
