Ceutan 145 pertsona hil izana eta beste milaka migranteren sufrimendua krudelki erabiltzen ari dira PP eta Vox euren pozoi arrazista zabaltzeko, eskuadristen indarkeria sustatzeko eta Moncloara lehenbailehen iristen saiatzeko.
Eraso eskuadrista hauek estatu-aparatuaren konplizitate osoa dute, frankistaz betetako poliziarena, armadarena eta judikaturarena. Bien bitartean, Gobernu zentralaren praktika guztiz lotsagarria da. Pedro Sánchezen exekutiboak ez dio amaierarik jartzen Torre-Pachecon hasi eta Ceutan jarraitzen duen sarraskia sustatzen banda nazisionisten inpunitateari.
Hala, harremanak indartu ditu Mohamed VI.arekin, Trumpen aliatu sendoarekin. Ceutan bizitakoa “Espainiako lurraldearen osotasunari eraso” gisa hartzen du (“inbasioa” esatearekin alderik ez dago) eta milioika euroko inbertsioen berri eman du “aparteko neurriekin” muga irmotzeko: kai-muturrak luzatzea, ainguratutako buien bidezko sistema iraunkor berri bat itsasotik eta airetik dronen bidezko beste bat, esku-hartzeko ontziteria arin gehiago eta urpean jarduteko urruneko gailuak. Hori guztia Ceutan eta inguruetan ahal duten moduan bizirauten duten etorkinak abandonatuta jarraitzen duten bitartean, atzerritartasun eta asilo legeak gogortzen ditu eta patruila militarrei fusilak eramatea ahalbidetzen die.
Haien burua “historiako gobernu progresistena” aldarrikatzen duenak berriz ere erakusten digu ez doala hitz hutsetatik haratago, Palestinako herriarekin “elkartasuna” adieraztean edo eskuin muturraren aurka hitz egitean.. Haien ekintzak, tamalez, aurkako noranzkoan doaz, Saharako herria abandonatu izanak argi utzi duen bezala. Orain, Sánchez erreakzioaren postura xenofoboak aspaldi onartu zituzten Europako sozialdemokraziako laguntxoengana gerturatu da. Praktikan eskuin muturraren argudioei arrazoia ematen ari dira. Bestalde, Ceutako CCOOk eta UGTk Abascalek sinatu zezakeen adierazpen lotsagarria argitaratu dute. Bien bitartean, gobernuko ezker erreformista isil-isilik dago haien ministerioko besaulkietan.
Politika honek, desberdintasun eta polarizazio sozial handiagoko agertoki batean, autopista bat suposatzen du eskuin muturrak aurrera jarrai dezan.
Voxen hauteskunde hazkundeari eta Trumpetik gero eta gertuago dagoen PP baten indartzeari, Katalunian beharrezkoa da Aliança Catalanako faxisten garapena gehitzea. Zergatik gertatzen da hori Palestinarekiko elkartasuna behin eta berriz erakutsi duen, hezkuntza publikoaren alde atera den eta U1a gertatu zen lurraldean? Zeintzuk dira ezker borrokalariaren zereginak horri aurre egiteko? Editorial honetan galdera horien erantzunen gakoak ematen saiatzen gara.
Pedro Sánchezen Gobernua erreakzioaren argudioak onartzen ari da. Migranteak baztertzen eta kriminalizatzen ari da, atzerritartasun eta asilo legeak gogortzen ditu eta muga-errepresioan egiten den inbertsioa handitu du
Aliança Catalana: Procés-ek utzitako lokatzetik sortutako eskuin muturreko alderdia
CEOk uztailean argitaratu zuen inkestak Catalunyako Parlamenturako hauteskundeetan Aliança Catalana izugarri igoko dela iragarri du. Barometro honen arabera, ACk 2 diputatu izatetik 23-25 izatera igaroko da, eta bozken %3,77a jasotzetik bozken %14-16 jasoko ditu, Junts bozkatzen zuten batzuk Aliança Catalana bozkatuko dutelarik. 2023an Aliança Catalanak Ripollen hauteskundeak irabazi zituen, bozken %30a jasoz, eta 2024an Parlament-ere sartzea lortu zuten, Silvia Orriolsek bozgorailu gisa erabili duelarik haren diskurtso islamofoboak zabaltzeko.
Inkestek huts egin dezaketen arren, argi dago azken denboraldian, ACren hazkundea konstantea dela. Ultraeskuinekoa, arrazista eta sionista den beste alderdi baten finkapena suposatzen du, arrisku larria delarik. Aipatutako inkestaren arabera, PP, Vox eta AC Parlament-aren heren bat izatera iritsiko dira. Eta hau guztia Junts aintzat hartu gabe, jada haren eskuineko ideia arrazistak lotsarik gabe adierazten dituelarik, guztiz lerrokatuta Catalunyako oligarkia esplotatzailearen interesekin.
AC Junts-en kontura sortu eta garatu izanak baditu hainbat puntu amankomunean Voxek PPri buruz egin zuenarekin. Gizartean zabaldu den polarizazio soziala ezkerrean eta eskuinean adierazi da. Eskuinaren oinarri sozial tradizionala, behe-burgesiak, eta batez ere, erdi-mailako kapek elikatua, oraindik eskuinerago egin dute. Honek erauzketak eragin ditu eskuineko alderdi tradizionaletan (Junts eta PP), eta eskuin muturreko alderdi berrien sorrerak (AC eta Vox), presioa eragiten die Junts eta PPri eskuinerago biratzera haien oinarri elektoralaren ihesa sahiesten saiatzeko.
Aliança Catalanaren programak haren alde egiten dutenen osaera sozialaren zantzuak ematen ditu. ICE babestuz, auzoen eta osasun eta hezkuntza publikoaren narriadura migratzaileekin eta islamarekin lotzen du, eta deportazio masiboa aldarrikatzen du. Era berean, Trump katalanaren erara, lehen sektorerako arantzelak eta neurri protekzionistak defendatzen ditu, eta lobby nuklearrean eta klima-aldaketaren ukazioan oinarritutako berindustrializazioa aldarrikatzen du. «Okupazioaren» aurkako borroka eta alokairuen prezioei inolako mugarik ez jartzea ditu bandera, jabeei laguntzak ematea errazteaz gain. Administrazio publikoaren pisua murriztea defendatzen du, «gastu soziala 0»ra jaitsi arte, eta institutu eta unibertsitateak enpresa pribatura bideratzea, baita zentroek finantzaketa publikoa beren emaitzen arabera jasotzea ere. Makroproiektuen alde egiten du, ikasgeletan «diziplina» berreskuratzearen alde, espetxeetako funtzionarioak «aginte-agente» izatearen alde, Mossos d’Esquadra kopurua nabarmen handitzearen alde, oinordetza- eta eskualdaketa-zergak ezabatzearen alde, «alferkeria diruz laguntzeari» uztearen alde, jaiotza-tasa eta familia sustatzearen alde…
Noski, landako nekazari eta abeltzain esplotatzaileek, etxebizitzaren espekulazioarekin aberasten diren etxejabeek, aparato errepresiboko sektoreek eta erdi mailako kapa dirudunek, babes gogotsua ematen diote, honi porrot egindako behe-burgesiaren zati bat eta lumpenproletariotza etsienak gehitzen zaizkie, demagogia faxistaren harrapakin errazak direnak.
Gainera, gero eta enpresa-sektore gehiago ari dira Aliança Catalanara hurbiltzen. Urte honen hasieran, Emili Cuatrecasas enpresaburu iruzurgileak eta Cuatrecasas abokatu-bulego entzutetsuko ohorezko presidenteak Sílvia Orriolsekin topaketa bat antolatu zuen, eta 250 enpresaburuk parte hartu zuten. Handik gutxira, Orriols Nova Economia Fòrumen ekitaldi batera gonbidatu zuten, bertan zeuden dozenaka enpresaburuen txaloak jasoz. Mundu osoan gertatzen den bezala, Kataluniako burgesiaren sektoreak gero eta alternatiba autoritarioagoetara lerratzen ari dira mobilizazio soziala geldiarazteko eta, atzapar eta hortz, klase nagusi gisa dituzten pribilegioak defendatzeko.
Landako esplotatzaileek, etxejabeek, aparato errepresiboko sektoreek eta gero eta enpresari gehiagok AC babesten dute. Beste aldetik, porrot egindako behe-burgesiaren zati bat eta lumpenproletariotza etsienak, demagogia faxistan erortzen dira.
Baina Aliança Catalanaren hazkundea ezin da ulertu Procés-aren esperientziarik gabe. ACren katapulta Junts eta ERCko buruzagien traizioa izan zen, autodeterminazioaren eta Kataluniako errepublikaren aldeko herri mobilizazioari. Procés-ak ezkerreranzko biraketa izugarria islatu zuen. Baina U-1aren ondoren, greba orokor arrakastatsuak, eta manifestazio masibo kontaezinek –bertan izaera aurrerakoia eta independentziaren aldeko borroka nabarmentzen ziren, eta gizartea eraldatzeko nahiari lotuta zihoazen–, agintariek bizkarra eman zioten nazio askapenerako mugimenduari, eta zubiak berreraiki zituzten Espainiako Estatuarekin eta 78ko erregimenarekin. Horrek frustazio eta desilusio nabarmenak sortu zituen, eta hau beheraldian transformatu da. Eszenatoki ezin hobea sektore atzerakoienek pisua hartzeko, Estatu espainiarrean eta nazioartean ikusten dugun behe-burgesiako sektoreen eskuindartze orokorrak atzeraelikatua.
Hala, ACren diskurtso arrazistak eta supremazistak, Catalunyako nazioaren eta hizkuntzaren susperraldia aldarrikatzen duenak, behe-burgesia independentistarekin konektatzen du, Procés-eko buruzagiekin haserre eta haien jabetzak eta pribilegioak babesteko “beharrez” mobilizazio sozialen indarraren aurrean. Bandera horiekin, hauts soziala ere biltzen du, gizarteko sektore politikoki atzeratuenak, desklasatuenak eta erreakzionarioenak.
AC borrokatu klaseko independentziarekin eta kaleko borrokekin
Juntseko buruzagiek ACren muturreko ikuspuntu ugari partekatzen dituzte, hasteko katalana dagoen hizkuntza larrialdia pertsona berrien iritsierarekin lotzea. Zoritxarrez, ERC alderdi sozialdemokraziari, “okupazioaren eta delituzko multirerresidentziaren” aurkako diskurtsoak entzun behar izan dizkiogu. Hori da erreakzioaren motorrari gasoil gehiago ematea.
Bestalde, Asamblea Nacional Catalanako (ANC) zuzendariek, jarrera epela mantentzen dute Aliança Catalanari dagokionez, AC Diadako manifestazioetan haien bloke propioak osatzeko gai izateraino. Gainera, ANCko goi instantziek Palestinako herriari babesik ez emateak, oinarrien zati garrantzitsu batek pentsatzen duenarekin kontrajartzen dena, are gehiago bultzatzen du AC.
Aliança Catalana langile-klasearen eta herriaren zerbitzura dagoen Kataluiniako errepublikaren autodeterminazio eskubidea defendatzen dugunon etsai amorratua da. Orriolsek Abascal babestu izana, errefuxiatuei laguntza eskaintzen dien Open Arms itsasontzia hondoratzea eta Ayusoren politikak defendatzea, egoera osoaren adierazpenik eskandalagarrienak dira.
ACren diskurtso arrazista eta supremazistak, nazio katalanaren eta hizkuntzaren berpizkundea aldarrikatzen duenak, behe-burgesia independentistarekin konektatzen du, Procés-eko buruzagiekin haserre eta haien jabetza eta pribilegioak babesteko irrikaz.
Eskuin muturreko beste indarrak bezala, Aliança Catalanari borroka kalean eman behar zaio. Mugimendu sozialek eta sektore borrokalariek bultzatutako mobilizazioak Ripollera, baita irailaren 10eko elkarretaratzea –Ezker Independentistak antolatu zuena–, jarraitu beharreko adibideak dira
Eta gure ikuspuntutik, beharrezkoa da beste urrats bat ematea. Azken hamar urteetako Errepublikaren aldeko masen borrokatik ateratako esperientziaz ikasi behar dugu. Klaseen arteko lankidetzak eta Junts eta Juntsen politikara makurtutako ERC bat eskutik agertzeak, bereziki funtsezko uneetan, eragin negatibo nabarmena eragin zuen militantzia independentista borrokalariaren barruan eta CUPen garapenean. Egindako akatsen ondorioak atera behar ditugu.
Soluzioa ez da eredu gisa, Junts eta ERCren ituna, Gironako Udaletxearekin, edo “guztiontzako herrialde bat” egitearekin. Autodeterminazio eskubidearen defentsa errefusatzea ere ez da, noski. Baina Kataluniako errepublikak, ustez kapitalistek defendatzen dutena, ez luke suposatuko duela urte batzuk altxatu eta kaleak betetzen ditugunon aurkako zapalkuntza mota guztiekin amaitzea.
Eskuin muturraren aurka klase batasuna sustatzea, zerbitzu publikoen eta etxebizitza eskubidearen aldeko langileriaren borrokak, aireportuaren handitzearen aurkakoak, Palestinarekiko elkartasunekoak, indarkeria matxistaren aurkakoak eta LGTBI eskubideen aldekoak… batu eta bultzatuko dituen alternatiba iraultzailea altxatzea. Hau da bidea!
Beti antiarrazistak. Beti antifaxistak. Antolatu!
Ceutako tragedia eta ondorengo gertakariak eskuin muturra garaitu eta gizartea eraldatzeko borrokan ari garen pertsona guzti horien aldeko aldarri zuzena dira.
Ezker Iraultzailetik, beharrezkoak diren baliabide guztiak berehala mobilizatzea pertsona migratu guztiak duintasunez babesteko exijitzen dugu. Elkartasunerako deia egiten dugu, faxistei aurre egitera kalera ateratzekoa. Ez dira pasako! Gure indar guztia ultraeskuineko arrazakeriaren aurka borrokatzera dedikatzeko konpromisoa hartzen dugu eta sozialdemokraziak gobernuan duen politika salatzen dugu, berriz ere erakusten baitu gertaeretan zapaltzaileen eta sistema kriminal eta anker honen alde dagoela, zapalduen alde baino, non jaio garen alde batera utzita.
Beharrezkoa da langile-klasearen batasuna bultzatzea eta eskuin muturraren aurka mobilizatzea, klaseko alternatiba iraultzaile bat altxatzea eta Kataluiniako errepublika sozialistaren alde borrokatzea
Arrazakeriari aurre egitea, langile-klasearen batasuna defendatzea eta gure miseriaren benetako erantzuleak seinalatzea komuniston lehentasunezko eginkizun bat da
Guztia, lortu dugun guztia, asko ala gutxi izan, zapalduen batasunari esker lortu zuten, zapaltzen gaituztenak aurrean izanda. Batzen gaituena ez da gure jaioterria, portzierto, aukeratu ez genuena; ezta gure azal kolorea, gure generoa edo gure erlijioa. Barrikadaren alboa eta norekin gauden definitzen duena gure mantenua gure lanetik edo besteak esplotatzetik datorren da. Horregatik da hain garrantzitsua klase batasuna.
Sistema kapitalista inperialista eta eskuin muturrekoa da. Sarraskirantz bultzatzen gaitu. Sistemarekin apurtzea beharrezkoa da. Baita posible ere. Batu zaitez Ezker Iraultzailera!