Federiko Engels Fundazioa Portugaleteko Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista

Irailaren 25ean, 26an eta 27an, Merkatuan, Portugaleten

 

2026 honetan ere Portugaleteko Merkatuan egingo den Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren VIII. Azokan izango gara. Erresistentziarako, autogestiorako, borrokarako eta iraultzarako gunea izango da. Hiru egunetan zehar, hainbat kolektibo eta erakundek parte hartuko dute: ezkerrekoak, feministak, gazteak, antifaxistak, antimilitaristak, anarkistak, sozialistak eta komunistak, besteak beste.

 

Federiko Engels Fundazioaren salmahaian gure katalogoko argitalpen ugari aurkituko dituzu: 1930eko hamarkadako faxismoaren aurkako borrokan sakontzen duen literatura antifaxista; Errusiako Iraultza sakon aztertzen duten lan ugari; borroka-literatura; teoria marxista; ekonomia marxista; feminismoari buruzko lanak… Aukera paregabea zure liburutegi pertsonala osatzeko. Horrez gain, kamisetak, tote bag-ak, txapak eta hainbat material politiko ere izango dituzu eskura. Azokak irauten duen bitartean, Merkatuan hainbat jarduera antolatuko dira, eta bertan parte hartzeko aukera izango duzu.

Gizartea eraldatzeko borrokan ari garenok espazio horien beharra aldarrikatzen dugu, baita borrokan jarraitzearen beharra ere, bereziki eskuin muturra mundu osoan indartzen ari den honetan. Mundu osoko gazteriak eta langile klaseak aurrean dituen mehatxuak oso larriak dira. Palestinar herriaren aurkako genozidioa, eskuin muturraren eta autoritarismoaren gorakada -AEBetan ICEren inpunitatearekin ikusi dugun bezala-, militarismoaren eta polizia-errepresioaren gorakada, arrazakeria, indarkeria matxista… Horixe eskaintzen digu sistema honek, eta horren guztiaren aurka milioika lagun altxatu gara behin eta berriz. 

 

Genozidio sionistaren aurkako mugimendu internazionalista eta nazioartekoa, AEBetako mobilizazio jendetsuak, Hego Euskal Herrian martxoaren 17ko greba orokorra”. Hau da bidea! Antolatu zaitez eta borrokatu Euskal Herri sozialista baten alde.

 

Zure zain izango gaituzu Portugaleteko Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokan irailaren 25ean, 26an eta 27an. Ez galdu aukera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!