Hemengoa ala atzerrikoa, langile klase berekoa! Beti antifaxistak eta beti antirrazistak. Ez dira pasako!
Milaka gazte txankletetan, etorkizun duin bat izateko itxaropenik gabe, haien bizitza galtzeko prest Ceutara igeri pasatzen, ez dira «inbasio» bat. Munduko zapalduak dira, milioika pertsona pobreziara, miseriara eta etorkizunik ez izatera kapitalismoak kondenatu dituen biktimak.
Itxaropenik gabeko egoera batetik ihes egiteko haien bizitza arriskatzen duten gizon, emakume eta gazteak ez dira gure etsaiak. Pertsona migranteak mehatxu gisa aurkezten saiatzen den propaganda arrazistaren aurrean, guk ozen eta argi esaten dugu zein aldetan gauden. Gure elkartasun osoa Marokoko migranteekin, gure hildako anai-arrebekin eta haien familia eta adiskideekin. Ez zaudete bakarrik.
Baina milaka migrantek Ceutan egoera lazgarria jasaten jarraitzen duten bitartean, eskuin muturrak eta eskuin erreakzionarioak egoera baliatu dute euren diskurtso xenofoboa zabaltzeko. PP eta Voxeko buruzagiek uko egin diote migranteak penintsulara eramateari, arreta duina jaso dezaten, inbaditzaileak izatea leporatuta, eta talde ultraeskuindarrek sare sozialetan zabaldutako buloak zabaltzen lagundu dute.
Ceutan eraso arrazista eta xenofoboak biderkatu egin dira. Pertsona migranteak jarraitu eta erasotu dituzte. Bizilagun musulmanek erasoak jasan dituzte eta laguntza eskaintzen duten dendak eta erakundeak jazarri dituzte. Honen guztiaren aurrean, “historiako Gobernu progresistenaren” erantzuna urria izan da. PP eta Voxeko nazkagarriez bestelako jarrera aurkezten saiatu arren, gertaerek haien kabuz hitz egiten dute. Gobernua migranteak kanporatzea defendatzen duten diskurtsoak ematen aritu da, “Espainiaren lurralde osotasunaren bortxaketaz” hitz egiten duten adierazpenak, Marokoko erregimena babesten eta Atzerritartasun Legeak birgogortzen, EBren agenda xenofoboari jarraituz. Hori guztia, Ceutan oraindik ere baldintza kaskarretan bizi diren 10.000 migrante baino gehiagori babesa eta arreta emateko hatz bat bera ere mugitu gabe.
Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioak (FEMP), PPk kontrolatzen duen lobbyak, mobilizazio ugari deitu ditu asteazken honetan, irailaren 2an, «Ceutaren alde». Deialdi honen atzean eskuin muturreko marko politiko arrazista eta xenofoboa indartzeko saiorik garbiena ezkutatzen da. Ezin dugu onartu kutsu moralista eta onkeri baten azpian bizimodu duin baten bila heldu diren milaka pertsonen kriminalizazioa ezkutatzea.
Gure erantzuna argia izan behar da. Ez gaude barrikada okerrean. Ez dugu bat egingo migranteak etsaitzat seinalatzen dituztenekin, pobreziaren, desberdintasunaren eta etorkizun ezaren benetako erantzuleek eskuak garbitzen dituzten bitartean. Mugaren bi aldeetan bizi diren langileak banatzeko estrategiak esplotazio sistema hau mantendu nahi duenari bakarrik egiten dio mesede.
Eskuinaren aurrean, ezker erreformistaren atzera pausoen aurrean eta erasoaldi kapitalista erreakzionarioaren aurrean antolakuntza eta elkartasun internazionala bakarrik gelditzen zaizkigu: CIEekin, kanporatzeekin eta mugako politika arrazista guztiekin amaitzea. Arrazismoaren eta faxismoaren aurrean klaseko erantzun antifaxista eta antirrazista eman behar dugu. Horregatik, guztioi dei egiten zaituztegu arrazismoaren eta eskuin muturraren aurka antolatzera eta mobilizatzera. Ez dugulako onartuko Voxek, PPk eta faxistek gure kaleetan beren gorrotoa inposatzea.
Ez dira pasako!
Irailaren 2an, guztiok Udaletxe plazetara 20:00etan
