1915eko maiatza
Azken hamar hilabete hauetan, Austriak Serbiaren aurka egindako erasoaz geroztik, gertatzear zegoena gertatu da: Italiaren aurkako gerra hasi da.
Gerran dauden herrialdeetako masak gezur ofizialen armiarma-saretik askatzen hasi dira. Alemaniako herriak ere ulertu du zein diren Mundu Gerraren arrazoiak eta helburuak, hau da, nor den gerraren erantzule zuzena. "Gerra sakratuaren" aldeko zentzugabekeriak indargabetu dituzte, gerrarako entusiasmoa ahuldu egin da, berehala bakea lortzeko nahia indartsu hazi da nonahi... armadan ere bai!
Hori arazo handia izan da salbazioa alferrik bilatzen ari ziren Alemaniako eta Austriako inperialistentzat. Orain aurkitu dutela dirudi. Italia gerran sartzeak hain beharrezko duten aukera bat eskaini beharko lieke gorroto nazionalistaren olatu berri bat pizteko, bake-nahia itotzeko eta beren erruaren arrastoa garbitzeko. Alemaniako herriaren desoroimenaren, gehiegitan probatutako barkaberatasunaren aldeko apustua egiten ari dira.
Plan honek arrakasta badu, hamar hilabeteko esperientzia odoltsuaren emaitza suntsituko lukete, nazioarteko proletalgoa berriro desarmatuko lukete, erabat ezabatuko litzateke faktore politiko independente gisa.
Plan hori hankaz gora jarri behar da eta hala gertatuko da, baldin eta Alemaniako proletarioen zati bat sozialismo internazionalistari leial mantendu bazaio eta garai latz hauetan bere misio historikoaz kontziente izaten jarraitzen badu.
Herriaren etsaiek jendearen desoroimena bilatu nahi dute... Guk lelo honekin aurre egiten diegu:
Ikasi dena! Ez ahaztu ezer!
Ez ahaztu ezer!
Gatazkak eztanda egitean, ikusi dugu masak kapitalisten helburuak onartzera behartu dituztela klase menderatzailearen doinu eztiekin, ikusi dugu demagogiaren burbuila distiratsuak lehertu direla; abuztuko amets tentelak desagertu direla; zorionaren ordez, sufrimendua eta miseria erori direla herriaren gainera; alargunen eta gerrako umezurtzen malkoak uholde handiak sortu arte hazi direla; egia mingotsa bihurtu dela hiru klaseen lotsagabekeriari eustea, Laukoaren kanonizazio (erdi-absolutismoa, junkerren nagusitasuna, militarismoa eta arbitrariotasun poliziala).
Esperientzia honen bitartez ohartu gara: ikasi dena, ez ahaztu ezer!
Iraingarriak dira Italiako inperialismoak arpilatzeez hitz egiteko erabiltzen dituen diskurtsoak; iraingarriak dira "su-eten zibilaren" imintzio ezaguna aurkezten duten tragikomedia erromantikoen eszena horiek. Baina are iraingarriagoa da horretan guztian, ispilu batean islatuta bezala, 1914ko uztailean eta abuztuan Alemaniak eta Austriak baliatutako metodoa ikus dezakegula.
Gerraren bultzatzaile italiarrek salaketa guztiak merezi dituzte. Baina alemaniar eta austriar bultzatzaileen kopiak baino ez dira, haiek dira gerra piztearen erantzule nagusiak. Jainkoak egin eta eurak elkarrekin
Gatazkak eztanda egitean, ikusi dugu masak kapitalisten helburuak onartzera behartu dituztela klase menderatzailearen doinu eztiekin... baina sufrimendua eta miseria erori ziren herriaren gainera.
Nori eskertuko diote Alemaniarrek zorigaitz berri hau?
Nori eskatu azalpenak pilatuko diren gorpu pila berriengatik?
Hau oraindik egia da: 1914ko uztailaren 23an Austriak Serbiari emandako ultimatumak mundu osoko sua piztu zuen txinparta izan zen, nahiz eta su horrek Italiara hedatzeko denbora behar izan duen.
Hau oraindik egia da: ultimatum hori mundua birbanatzeko seinalea izan zen, eta estatu kapitalista guztiak plan horretan parte hartzera deitu zituen.
Hau oraindik egia da: ultimatum horrek Balkanak, Asia Txikia eta Mediterraneo osoa menderatzeko auzia zekarren eta, beraz, kolpe bakar batean biltzen zituen Austria-Alemania eta Italiaren arteko antagonismo guztiak.
Alemaniako eta Austriako inperialistak Italiaren arpilatzeen eta desleialtasunaren atzean ezkutatzen saiatzen badira, sumindura moralaren eta errugabetasun toga jantzita —Erroman beren parekoak bakarrik aurkitu badituzte ere—, orduan mespretxurik handiena merezi dute.
"Ez ahaztu ezer!" horrek balio du ulertzeko alemaniar abertzale ohoragarriek nola jokatu zuten Alemaniako herriarekin Italiako auzian.
Italiarekin egindako Aliantza Hirukoitzaren ituna beti izan da fartsa bat; denak engainatu zintuzteten!
Adituek jakin bazekiten, gerra piztuz gero, Italia Alemaniaren eta Austriaren aurkari segurua izango zela, baina aliatu segurua izango zela sinetsarazi zizueten!
Alemaniak munduko politikan duen etorkizunaren zati handi bat Aliantza Hirukoitzaren itunean erabaki zen, zuei galdetu gabe sinatu eta berritu zuten; gaur arte, itun horren letra bakar bat ere ez da zuekin partekatu!
Austriak Serbiari emandako ultimatumak hautsi egin zuen Austria eta Italiaren arteko ituna. Talde txiki batek gizateria osoa ustekabean harrapatu zuen.
Ultimatum hori Italiaren gaitzespenarekin bota zuten; hori ezkutatu egin zitzaizuen.
Aurtengo maiatzaren 4an, Italiak Austriarekin zuen aliantza desegin zuen. Gertaera erabakigarri hori ezkutatu egin zitzaien Alemaniako eta Austriako herriei maiatzaren 18ra arte; bai, egia izan arren, ofizialki ukatu zuten, Alemaniako herriari eta Reichstag-ari 1914ko abuztuaren 2an Alemaniak Belgikari egindako ultimatumaren iruzurra bezala.
Inork ez zizuen Alemaniak eta Austriak Italiarekin zituzten negoziazioetan parte hartzeko aukerarik eman, Italiak gerran parte hartzea jokoan egon arren. Adingabe legez hartu zintuzteten hil edo biziko kontu honetan, eta gerraren alderdiak, isilpeko diplomaziak, Berlingo eta Vienako jende mordoxka batek, Alemaniaren patuari buruzko dadoak botatzen zituzten bitartean.
Lusitaniaren aurkako torpedeoak Britainia Handiko, Frantziako eta Errusiako gerrako alderdien boterea sendotzeaz gain, gatazka larriagotu zuen AEBekin, herrialde neutral guztiak Alemaniaren aurka lerratu ziren eta Italiako gerrako alderdiaren zorigaiztoko lana erraztu zuen une kritikoan. Alemaniako herriak ere isilik egon behar zuen horretaz, setio-egoeraren burdinazko ukabilak estutu zizkion zintzurrak.
Aurtengo martxoan bake negoziazioak hasi ahal izan ziren (eskaintza Britainia Handiak egin zuen), baina Alemaniar inperialisten irabazien handinahiak atzera bota zituen. Bake negoziazio oparoak porrot egin zuen eskala handiko konkista kolonialetan eta Belgika eta Lorena frantsesaren anexioan interesa zuten alderdi alemaniarren, Alemaniako industria astunen eta ontzi-konpainia handien kapitalisten eraginez.
Hori ere ezkutatu egin zitzaion Alemaniako herriari; beste behin, inork ez zizun galdetu.
Eta guk galdetzen dugu: nori eskertuko dio Alemaniako herriak gerra izugarri honekin jarraitzea eta Italiaren esku-hartzea? Nori, ez bada bere herrialdeko jende arduragabeari?
Ikasi dena, ez ahaztu ezer!
Pentsatzen duen jendearentzat, iazko udaz geroztik Alemaniaren ekintzen imitazio italiarra ezin da beste erokeria batzuetarako akuilu izan, justizia politiko eta sozialeko egunsenti berri batean itxaropen faltsuak uxatzeko bultzada besterik ez da, erantzukizun politikoak argitzeko eta Austriako eta Alemaniako belizisteko duten arrisku publikoa agerian uzteko argi berri bat besterik ez da, haien aurkako beste salaketa bat besterik ez.
Alemaniako herriaren etsai nagusia Alemanian dago: alemaniar inperialismoa, alemaniar gerraren alderdia, alemaniar diplomazia sekretua. Barneko etsai horri Alemaniako herriak aurre egin behar dio, gainerako herrialdeetako proletarioekin elkarlanean.
Baina "ikasi eta ez ahaztu" araua, batez ere, gure lagun italiarrek egin zuten eta oraindik egiten ari diren gerraren aurkako borroka heroikoari aplikatzen zaio. Borrokak prentsan, bileretan eta manifestazioetan, energia eta ausardia iraultzailez beteriko borrokak dira eta gorputz eta arima egin diete aurre agintariek bidalitako uholde nazionalista amorratuari. Gure zorionik beroenak euren borrokari. Haien izpiritua izan dadila gure eredu! Internazionalaren eredu izan daitezela!
Hala izan balira abuztuko egun haietatik, mundua hobeto legoke. Nazioarteko proletarioak hobeto egongo lirateke.
Baina borrokatzeko borondate irmoa ezin da beranduegi iritsi!
"Eutsi dezagun" lelo zentzugabeak hondoa jo du; genozidioaren basakerian geroz eta gehiago hondoratzen gaitu. Proletarioen nazioarteko klase arteko borrokak nazioarteko genozidio inperialistaren aurka jotzeko ordua da.
Herri baten etsai nagusia bere herrian bertan dago!
Alemaniako herriaren etsai nagusia Alemanian dago: alemaniar inperialismoa, alemaniar gerraren alderdia, alemaniar diplomazia sekretua. Barneko etsai horri Alemaniako herriak aurre egin behar dio borroka politiko baten bidez, gainerako herrialdeetako proletarioekin elkarlanean. Eurek ere, beren inperialisten aurka borrokatu behar dute.
Alemaniako herriari buruz gauza bat argi daukagu: ez dugu ezer komunean Tirpitz eta Falkenhaynekin, haiek ere alemaniarrak izan arren, ezta zapalkuntza politikoaren eta esklabotza sozialaren Alemaniako gobernuarekin ere. Eurekin ezer ez baina Alemaniako herriarekin dena. Guztia nazioarteko proletarioarentzat, Alemaniako proletarioen eta gizateria zapalduaren alde!
Langile klasearen etsaiek kontuan hartu dute masen desoroimena —akats larria da; masen pazientziaren alde ari dira apustu egiten—, baina guk oihu hau sutsuki altxatzen dugu:
Zenbat denboraz abusatuko dute inperialista iruzurgileek herriaren pazientziaz? Nahikoa triskantza izan dugu! Gerraren bultzatzaileei sua, hemengoei eta atzerrikoei!
Genozidioa gelditu!
Herrialde guztietako proletarioak, jarrai ezazue zuen italiar anai-arreba heroikoen eredua! Batu zaitezte nazioarteko klase arteko borrokara, ezkutuko diplomaziaren konspirazioen aurkako borrokara. Inperialismoaren aurka, gerraren aurka, sozialismoa da bidea!
Etsai nagusia etxean dago!
OHARRAK
[1] Kaiserrak 1914ko abuztuan abiarazitako ekimen politikoa, gerrarako kredituak onartu ondoren. Alemaniako parlamentariek erabaki zuten hauteskundeak ez deitzea liskarrek irauten zuten bitartean eta jarduera politikoa etetea; horrek esan nahi zuen, funtsean, gobernu erreakzionarioaren eta buruzagitza militarraren esku libre utzi behar zirela funtsezko erabaki guztiak.
[2] Aliantza Hirukoitza XIX. mendearen amaieran Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatutako bloke inperialista izan zen, batez ere Errusiaren eta Frantziaren aurka zuzendua (1907an, Britainia Handiarekin batera, Entente Hirukoitza eraiki zuten). Italia bertan sartu zen, salbu eta Britainia Handiarekin hartutako konpromisoak beteko zituela, haren menpe baitzegoen finantzarioki, hura Aliantza Hirukoitzaren etsaien artean ez bazegoen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Italiak neutral deklaratu zuen bere burua, baina 1915eko maiatzean Ententera batu eta aliatu ohiekin gerran hasi zen.
[3] Lusitania transatlantiko britainiarra (bidaiariez gain, hornidura militarrak zeramatzan) itsaspeko alemaniar batek hondoratu zuen 1915eko maiatzaren 7an, eta mila hildako baino gehiago eragin zituen, zibil estatubatuar asko barne. Tragedia 1917an AEB gerran sartu izana