Mendebaldeko zigorrek Asiako ateak ireki dizkiote Errusiari
2014ko martxoan, Errusiak Krimea anexionatu zuenean, mendebaldeko zigorren lehen tanda ezarri zen. Bi hilabete beranduago, Gazpromek eta Txinako CNPC petrolio-enpresak Shanghain sinatu zuten Power of Siberia gas-hodiaren kontratua: 400.000 milioi dolar eta hogeita hamar urteko hornidura, gas-enpresaren historiako kontraturik handiena.[1]
Errusiako ekonomiaren Asiaranzko berrorientazioa ez zen merkataritzara soilik mugatu; finantza arlokoa ere izan zen. 2018an ezarritako zigor-sorta berri baten ondoren, Putinek AEBetako Altxorrarekin zuen zorraren zatirik handiena kolpe bakarrean likidatzea erabaki zuen. Horren ondorioz, 2018ko martxoan zituen 96.100 milioi dolarretatik maiatzean 14.900 mila milioira igaro zen, hau da, bi hilabetetan %84ko jaitsiera izan zuen.[2] 2020aren erdialdean, gainera, historian lehen aldiz, urreak dolarrak baino pisu handiagoa hartu zuen Errusiako Banku Zentralaren erreserbetan. Eta 2021eko ekainean, Ukrainaren inbasioa baino zortzi hilabete lehenago, dolarrean izendatutako aktiboak erreserben %16,4 baino ez ziren.[3] Mugimendu horiek ez ziren inprobisazio baten ondorio, baizik eta funtsezko estrategia politiko eta ekonomiko baten adierazgarri.
Txina eta Errusiaren arteko akordioak pilatzen joan dira azken 30 urteetan. Baina, aliantza hau haratago sakondu duten inflexio-puntu batzuk daude.
Ekonomikotik militarrera
Txinarekin aliantza azkar zabaldu zen eremu militarrera. 2015ean erraldoi asiarrak Errusiari S-400 sistema antiaereoa eta Su-35 ehiza-hegazkinak 3.000 eta 2.000 milioi dolarregatik hurrenez hurren, bi sistemen lehen erbesteko eroslea bihurtuz. Washingtonen erantzuna 2018ko irailean Txinako Armadaren Ekipamendu Saila eta bere zuzendaria, Li Shangfu, zigortzea izan zen.[4] Argi dago AEBek errealitate estrategiko gisa tratatzen zutela ardatz hau 2022ko Ukrainako inbasioa baino 4 urte lehenago.
2019ko urrian, think tank Club Valdáien bilera batean, Putinek argi eta garbi esan zuen: “Gure bazkide txinatarrei laguntzen ari gara misilen erasoen alerta goiztiarreko sistema bat sortzen. Oso gauza serioa da, oraintxe bertan Estatu Batuek eta Errusiak bakarrik dutelako horrelako sistema bat”.[5] Era berean, Txinak 2021eko abuztuan, bere historian lehen aldiz, atzerriko armada bat, errusiarra, gonbidatu zuen bere lurraldean ariketa estrategiko bat egitera.[6]
2022 arte, eremu militarrean, fluxua Moskutik Pekinera zihoan. Errusiak haren sistema aurreratuenak saltzen zizkion Txinari eta bi herrialdek bakarrik zituzten teknologiaz hornitzen zuen. Ukrainako gerrarekin fluxuaren norabidea aldatu da, eta Pekin da osagai teknologikoen hornitzailea, Errusiari saltzen dizkio erdieroaleak eta makineria industriala gerra ahalegina mantendu dezan.
Errusiaren plana Europarentzat
Gerraren aurretik, estrategia Errusiarra Europan jada argi zegoen. Nord Stream 1ak gas errusiarra zeraman Alemaniara Baltikotik, 2011ko azaroan inauguratu zenetik, Ukraina eta Poloniatik pasa gabe. Bigarren gas-hodiak lehenaren ahalmena bikoiztuko zuen, eta AEBek oso ongi ulertu zuten.
Hala, 2019ko abenduan Trumpek PEESA legea sinatu zuen, Defentsako aurrekontuaren baitan; lege honek gas-hodiaren eraikuntzan parte hartzen zituen enpresak zigortzen zituen. Allseas partzuergo suitzarrak haren ontziak erretiratu zituen 48 ordutan.[7] 2022ko otsailaren 23an, justu tropa errusiarrak Ukrainan sartu baino egun bat lehenago, Washingtonek Nord Stream 2 AG, gas-hodiaren operatzailea, zigortu zuen, baita bere kontseilari delegatua ere.[8]
2021ean amaitu zen Nord Stream 2ak ez zuen inoiz funtzionatu. 2022ko irailean, bi gas-hodiek eztanda egin zuten NATOko uretan. Jakina, AEB zegoen eraso horren atzean, beste edozein potentziak Alemaniako azpiegitura baten aurka egin izan balu, gerra-ekintzatzat hartuko lukete. Berlinen, “nagusi amerikarraren” presiopean, aldiz, beste alde batera begiratzeko hautua egin zuten.
Munduko lehen potentziak Errusia eta Alemaniaren arteko hodi bat lehentasuneko mehatxu estrategikotzat hartzen zuen. Eta ez zeuden oker, Baltikotik iristen zen metro kubiko bakoitzak burgesia alemaniarra Rusia-Txina ardatzera gerturatzen zuen, Washingtonetik urruntzen zen bitartean.
Errusiak ez zuen Alemania gasez bakarrik hornitzen, Txinak Europara lehorrez sartzeko zuen atea ere bazen. 2021ean, mendebalderantz zihoan merkantzia-trenaren % 68k eta ekialderantz zihoanaren % 82k Errusiako lurraldea zeharkatzen zuten.[9]
2022ko irailean Nord Stream 1 eta Nord Stream 2 gas-hodiek eztanda egin zuten NATOko uretan. Jakina, AEB zegoen eraso horren atzean. Berlinen, “nagusi amerikarraren” presiopean, aldiz, beste alde batera begiratzeko hautua egin zuten.
Zigorrek Errusia Txinarantz bultzatzen dute
Ukrainako lurraldeko gerraren garapenarekin, Putinen erregimenaren aurkako zigorrak gogortu dira eta emaitza bilatutakoaren guztiz kontrakoa da. Datuak sendoak dira: Estatu Batuen eta Errusiaren arteko merkataritza-trukea 35.000 milioi dolarrekoa zen 2021ean, eta 2024an 3.500 milioi dolarrekoa; Europar Batasunak eta Moskuk ia kolapso bat jasan dute: Errusiatik datozen EBko inportazioak % 91 jaitsi dira, eta Europak Errusiara egiten dituen esportazioak % 75 jaitsi dira. Bien bitartean, Errusia eta Txinaren arteko merkataritza 245.000 milioi dolarrera iritsi zen 2024an, marka historiko batera.[10]
Mendebaldea merkataritza errusiarrera ixten zen bitartean, Txinak Asiako ateak parez pare irekitzen zizkion. Zigorrek boomerang gisa funtzionatu zuten, yuanetan egiten den merkataritza altxatu zuten, dolarraren krisia bizkortu zuten eta Washingtonen aspaldiko aliatuak arrastatu zituzten, esaterako Saudi Arabia edo Brasil. Putinek Txinako erregimenaren babesa izan zuen une oro.
Ukrainako gerra ez da inoiz izan mendebaldeko propagandak aurkeztu diguna, baizik eta Estatu Batuen eta Txinaren, Errusiarekin aliantzan, arteko mundu mailako hegemonia lortzeko borrokaren parte. Washingtonek hiru helburu zituen: Errusia kolpatzea, NATO zabaltzea eta Europar Batasuna diziplinatzea. Lau urte baino gehiagoko gerraren ondoren, hirugarrena baino ez zuen lortu; hori bai, kostu altuan, Europako aliatuekiko kontraesanak areagotuz eta atzeraldiaren, inflazioaren eta gerrako aurrekontuen kostua ordaintzen ari diren langile europarrei presio handiena ezarriz.
Zigorrek ez dute Errusia Txinarantz bultzatu behin, baizik eta bitan, 2014an eta 2022an. 2014 eta 2021 bitartean Errusiak Europako merkatua mantendu zuen Txinari armak saltzen zizkion bitartean. Baina, 2022tik aurrera Europako merkatua itxi egin zen eta Txina aukeretako bat izatetik aukera bakarra izatera igaro zen.
Egun, Errusia da Txinaren lehen petrolio hornitzailea, 2024an marka lortuz: 108,5 milioi tona petrolio saldu ziren (2,17 milioi upel egunean) eta Txinak inportatzen duen guztiaren %20 inguru.[11] Baina deskontuarekin saltzen dio, Brent-aren prezioaren azpitik 7 edo 8 dolarretara ere iritsi dela, eta 2025ean Txinak %8 gutxiago erosi zion, Errusiako petrolio-sarrerak %20 jaisten ziren bitartean.[12] Horri gehitu behar zaio Errusiak Txinari saltzen dion guztiaren %70 baino gehiago erregai fosilak direla; aldiz, Asiako erraldoiak makinak (%24), automobilak (%16), ekipo elektrikoak (%15) eta ehunak eta oinetakoak (%11) esportatzen dizkio.[13] 2015ean Errusiak Txinari azken belaunaldiko armamentua saltzen bazion, gaur egun erregaia deskontuarekin saltzen dio. Argi dago nor den nagusi txinatar-errusiar ardatzean, eta Putinen erregimenak Txinarekiko duen gero eta menpekotasun handiagoa.
Bestalde, Mosku-Pekin arteko aldebiko merkataritza osoaren %99,1 errublotan eta yuanetan likidatzen da dagoeneko.[14] Dolarrari emandako kolpe erreala da, nahiz eta egia den oraindik ere yuanak nazioarteko ordainketen %3a bakarrik suposatzen duela, dolarraren %48aren aurrean,[15] momentuz hegemonikoa izaten jarraitzen duena.
Ukrainako gerra ez da inoiz izan mendebaldeko propagandak aurkeztu diguna, baizik eta Estatu Batuen eta Txinaren, Errusiarekin aliantzan, arteko mundu mailako hegemonia lortzeko borrokaren parte.
Errusiak izutu, Txinak kobratu
Txinak Errusiaren esku-hartze militarrak eta gatazkak baliatzen ditu, ondoren bere posizio ekonomikoa sendotzeko.
Adibide garbiena Sahelekoa da, Afrikan. Errusiak Frantzia politikoki kanporatu du lurraldetik, haren mertzenarioekin batzar militarrak eutsiz. Atzetik, soldadurik bidali gabe, Txina sartu da. Afrikako petrolio-hodi luzeena (1.950 kilometro), Nigerreko petrolio gordina Atlantikoraino ateratzen duena, CNPC enpresa txinatar estatalak eraiki du eta operatzen du[16] eta kontinenteko litio meategi handienetako bat, Maliko Goulamina, 2024ko abendutik aurrera Ganfeng txinatarrak ustiatzen du, kapitalaren %65 gordeko duena Maliko Estatua sartu ondoren.[17]
Txinak ez du Estatu Batuek motxilan daramatzaten gerra izugarrikerien historia arrastatzen. Baina Txinako inperialismoaren itxurazko aurpegi adeitsua ez da bere izaeraren ezaugarri bat, hertsadura kanpora ateratzearen ondorioa da, oraingoz. Sahelen, Errusiak erabiltzen du; herrialde bakoitzaren barruan, bere gobernuek. Ez dago ongintzazko inperialismorik. Bada inperialismo bat ukabila agerian erakutsi beharrik ez duena, beste batek bere ordez erakusten duelako.
Txinatar-errusiar ardatzaren inperialismoaren izaera erreakzionario nabarmena ere argi ikus daiteke xehetasun sinple batzuetan, hala nola Wagner talde zaharrak hartu duen izena Kremlinak Defentsa Ministerioaren kontrol zuzenpean jarri duenean: Afrika korps, nazien hedapenean Afrikan Rommelen gorputz espedizionarioak hartu zuen bezala. Moskuk, Ukrainaren inbasioa “desnazifikazio” gisa justifikatzen zuenak, bere gorputz afrikarra Wehrmacht-eko formazio baten izenarekin bataiatzen duela gehitutako ironiaz.
Siria, atzera-egite kalkulatua
2024ko abenduan Assad eraitsi zuen ofentsiba, Estatu Batuek, Turkiak eta Israelek babestua, bloke txinatar-errusiarraren aurka zihoan. Hala ere, Txinak eta Errusiak salbatzeko ez esku hartzea erabaki zuten. Ez ziren arriskatu ordura arte inguru hartan peoi izandakoagatik. Ukrainako gerra bete-betean, ez zeukaten batere argi halako erregimen desprestigiatuari eutsi ahal izango ziotenik, inolako oinarri sozialik gabe, eta erortzen uztea erabaki zuten. Damasko galduta ere, eskualdean konkistatutako beren interes eta eraginen funtsezkoari eutsiko zioten.
Kalkulua, momentuz, ondo atera zaie. Errusiak haren ontziak atzera bota zituen Tartus portu siriarretik eta haren hegaldi militarrak bertan behera geratu ziren. Baina 2025eko urrian Siriako presidente berria, Al-Sharaa — mendebaldeko inperialismoak haietako bat bezala aurkezten zuen bera— Moskura joan zen adierazteko Errusiarekin sinatutako “akordio guztiak errespetatzen ditugula”, eta hilabete horren amaieran, Errusiako abiazio militarra Hmeimimgo base estrategikotik zebilen berriro.[18]
Amerikarrak, aldiz, joan egiten dira. Gaur egun, Pentagonoak onartu zituen 2.000 soldaduetatik 900 baino ez dira geratzen, eta, gainera, 2026ko otsailean al-Tanfeko basea Siriako armadari eman zion, eta apirilean Qasrakekoa ebakuatu zuen.[19]
2024ko abenduan Assad eraitsi zuen ofentsiba, Estatu Batuek, Turkiak eta Israelek babestua, bloke txinatar-errusiarraren aurka zihoan. Hala ere, Txinak eta Errusiak salbatzeko ez esku hartzea erabaki zuten
Palestina, behin-betiko froga
Baina, zalantzarik gabe, Palestinan ikus dezakegu hobekien bloke horren izaera atzerakoia; sozialismotik, herri zapalduekiko elkartasunetik eta klase-internazionalismotik oso urrun dagoena.
Txina bihurtu da Ekialde Ertaineko merkataritza-bazkide nagusia, baita bere energia-bezero handiena ere: inportatzen duen petrolio gordinaren %54 eskualde horretatik dator, eta berak bakarrik xurgatzen du Ormuzeko itsasartea zeharkatzen duen petrolio guztiaren %38 inguru. Azpiegituretan egiten dituen inbertsioak herrialde askok jasotzen dituzte, Israelgo Estatu genozidak barne.[20]
Gaza suntsitzen zuten bitartean, ez Moskuk ez Pekinek ez zuten hatz bakar bat ere mugitu Israelen aurka presio ekonomikoa zein militarra egiteko zuten ahalmen ikaragarria genozidioa geldiarazteko erabiltzeko. Aitzitik, NBEko Segurtasun Kontseiluan abstenitu egin ziren, Palestinaren kolonizazioa eta erresistentziaren desarmea aldarrikatzen zituen ebazpen baten aurrean, eta egun batzuk lehenago, Txinako enpresek milioi askoko energia-azpiegituren kontratuak sinatu zituzten Israelen bertan.[21]
Ez da lehen aldia, inondin inora ez. Azken hogei urteetan Errusiak eta Txinak Libanoko erresistentziaren armagabetzea eskatzen zuten, Iran zigortzen zuten edo Yemengo hutiei armen enbargoa ezartzen zieten ebazpenen alde bozkatu dute.[22] Eskualdeko herriek Israeli aurre egin behar izan diotenean, beti abandonatu dituzte.
Ez Txinako estatu-kapitalismoaren erregimena, ezta Errusiakoa ere, ez dira eta ez dira izango langile-klasearen, nekazari pobreen edo zapaldutako nazioen aliatuak inperialismoaren, sionismoaren eta haien ustiatzaile kapitalisten aurkako borrokan. Ez da herrien askapenerako bloke bat, ezkerreko sektore batzuek sinetsarazi nahi diguten bezala, inondik inora ez. Estatu kapitalisten arteko aliantza bat da, Washingtongo botere gainbeherakorra higatzeko oso eraginkorra dena, baina ez dira gai munduko langileei alternatiba iraultzaile bat eskaintzeko.
Interesen aliantza, ez bloke monolitikoa
Como señalamos más arriba, la convivencia de este eje tampoco está exenta de contradicciones. China desplaza a Rusia en Asia Central, se guarda su tecnología más avanzada y sus bancos aplican fuertes controles para no exponerse a las sanciones secundarias de Washington. Por otro lado, en junio de 2025 se filtró un documento interno del contraespionaje del FSB ruso que describe a China como un adversario que espía a científicos, militares y empresarios rusos, y que recomienda no llamarla “enemigo” en público para no dañar la relación bilateral.[23]
Gorago esan dugun bezala, ardatz horren bizikidetza ez dago kontraesanetatik libre. Txinak Errusia Erdialdeko Asian lekualdatzen du, bere teknologia aurreratuena gordetzen du eta bere bankuek kontrol zorrotzak ezartzen dituzte Washingtonen bigarren mailako zigorren aurrean ez egoteko. Bestalde, 2025eko ekainean Errusiako FSBren kontraespioitzaren barne dokumentu bat filtratu zen, Txina zientzialari, militar eta enpresari errusiarrak zelatatzen dituen aurkari gisa deskribatzen duena, eta jendaurrean “etsai” ez deitzea gomendatzen duena, aldebiko harremanari kalterik ez egiteko.[24]/p>
Benetako arrakalak dira. Baina ardatz horrek Estatu Batuak lekualdatzeko funtzionatzen jarraitzen duen bitartean, kontraesan horiek bigarren maila batean geratzen dira.
Eta lortu dituzten aurrerapausoak oso garrantzitsuak dira, baina munduko hegemonia hamarkadatan jokatzen da. Estatu Batuek bi mundu gerra behar izan zituzten britainiar Inperioa lekualdatzeko, eta 1929ko crack-ak, bere hilobia zirudienak, indartu egin zuen azkenean.[24] Joera argia da, baina prozesua ez dago burututa. Washingtonek dolarrari, nagusitasun militarrari eta kapital-merkatuei eusten die. Baina hegemonia zaharra pitzatzen ari da.
Ez Txinako estatu-kapitalismoaren erregimena, ezta Errusiakoa ere, ez dira eta ez dira izango langile-klasearen, nekazari pobreen edo zapaldutako nazioen aliatuak inperialismoaren, sionismoaren eta haien ustiatzaile kapitalisten aurkako borrokan
Eraldaketa horren aurrean, marxista iraultzaile gisa dugun zeregina ez da gaizkileen artean aukeratzea. Klase independentziaren eta internazionalismo proletarioaren alde borrokatzea da, gizartea eraldatzeko programa sozialista bat altxatuz. Ez Washington, ez Pekin ez Mosku; herrientzako aterabide bakarra ez dago mundua banatzen duten burgesia bakar batekin ere, langileriaren borroka iraultzaile eta sistema dekadente honen aurkako zapalduekin baizik.