Ertzaintzaren basakeria Loiun Global Sumud Flotillako aktibisten aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2026ko maiatzaren 25a

Ertzaintzaren basakeria Loiuko Global Sumud Flotillako aktibisten aurka - Bilboko manifestazioa

Uniformedun faxistak dira. Bingen Zupiriak dimisioa

Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako aktibisten eta harrera egitera gerturatu ziren senide, lagun eta kideen aurkako poliziaren basakeriak kapitulu berri bat gehitu dio Ertzaintzaren poliziaren indarkeriari. Armada sionistak aktibista hauek bahitu zituen nazioarteko uretan, eta torturak eta sexu erasoak jasan zituzten, horietako batzuk saihets-hezurra apurtuta edo esku bat hautsita iritsi zirelarik, Ertzaintzaren bultzadekin, borra-kolpeekin eta atxiloketekin hartu zituzten. Bideoak mundu osoan zabaldu dira, Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza salatuz eta historiako estatu-gobernu aurrerakoienaren isiltasun konplizea seinalatuz.

Basakeriak aireportutik kanpo jarraitu zuen. Deustuko anbulatorioko bideoak erakusten du Ertzaintzak atxilotu bat lurrean eusten duela, ertzain bat haren gainean duela; horrek uniformedun faxista horiek duten erabateko zigorgabetasuna erakusten du

Ertzaintzaren basakeriari kontzentrazioekin eta Bilboko manifestazio handi batekin erantzun diogu; milaka lagun atera gara kalera 24 ordu baino gutxiagoan, 30 gradutik gorako beroarekin. “Vergüenza me daría ser policía; Herriak ez du barkatuko; Boikot Israel Palestina askatu” izan ziren amorruz beterik oihukatu genituen kontsignetako batzuk. 48 ordu igaro dira, eta ertzainek beren postuetan jarraitzen dute, beren plaka, soldata eta zigorgabetasunarekin. EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzak ezkutatu ezin duen erabateko eskandalua da. Inpunitate gehiagorik ez! Aski da! Bingen Zupiriak dimisioa aurkeztu behar du edo kargugabetu behar dute! Eta uniformedun faxista horiek berehala kanporatu behar dira!

Jokabide basati hau EH Bildu ertzain berrien Arkautiko graduazioan lehen aldiz egon den aste berean gertatu da. Ezker Abertzaleko dozenaka milaka militante eta kiderengan izugarrizko eragina, nahasmena eta haserrea sortu duen zerbait, eta bereziki mingarria Estatu aparatuaren errepresiorik basatiena beren azalean bizi izan duten belaunaldientzat. Ezker Abertzaleko zuzendaritza alde bat hautatzera behartuta egongo da. Ezin da aldi berean Arkauten eta borroka sozialean egon. Ez gaitu polizia eredu batek zapaltzen, poliziak zapaltzen gaitu.

Ertzaintzaren indartzea eta haren baitan dauden eskuin-muturreko joerak

Aireportuko gertaerak eta kargak deitoratzen dituela adierazi du Bingen Zupiriak. Hitzez hitz adierazi du deitoratzen duela, ‘egoera hura nola garatu behar zen aurrez adostuta zegoelako eta, ondorioz, atzo gertatutakoa ez zelako gertatu behar’. Ertzaintzak Segurtasun Sailaren jarraibideak urratu al zituen?

Azken hiru urteetan, Ertzaintzaren ausarkeria indarra hartu du. Ertzaintzako sindikatuek Erkorekaren, aurreko Segurtasun sailburuaren, aurka altxatu ziren. 2025ean, Ertzaintzaren hitzarmen berria adostu zen, agente bakoitzeko gutxienez 4200€-ko igoerarekin. Hezkuntzako irakasleen aurkako kanpaina zegoen garaian, eta eskola publikoan baldintzak hobetzea ukatzen zen garaian, neurri hori iraina izan zen.

EAJ-PSEren jaurlaritzak gorputz errepresiboak indartzearen aldeko apustua egin du, gizartean dagoen ezinegon sakonari aurre egiteko. Ertzaintza aditua izan da, eta izaten jarraitzen du, gaztetxeak husten, etorkinak jipoitzen, greban dauden langileak eta ikasleak erreprimitzen. Ertzaintzaren azken hauteskunde sindikalek garaipena eman zioten Euspel ultraeskuindarrari. Errealitatea edulkoratzeak ez du ezertarako balio: gorputzaren oinarriaren sektore handi bat eskuin muturreko militanteek osatzen dute. Zalantzarik gabe, duela hilabete batzuk Arnaldo Otegik aipatzen zuen Eskandinaviako herrialdeen antzerako euskal polizia sortzea asko zailduko duen gertaera da.

Ezin dugu EAJrekin gutxieneko akordio bat bilatu, gutxieneko akordioa EAJ behingoz Eusko Jaurlaritzatik botatzea izan beharko litzateke

Erantzukizunak bere gain hartzea espero da edozein arduradun publikoren partetik, eta Zupiria sailburuak dagokiona egin du ardurak lehen pertsonan hartuta. Atzo Loiun gertatutakoa lotsagarria da, baita nazioartean ere, eta ez du ihesbiderik ezta aitzakiarik onartzen” Pello Otxandianoren hitzak, Loiuko basakeriaren biharamunean. Bi egun geroago, Arnaldo Otegik berriro ere La Vanguardia egunkarian EAJrekin batera hurrengo hauteskunde orokorretarako gutxieneko programa bat proposatu du, Loiuko gertakariek kontzientzian izan duten eragina aipatu gabe.

Loiuko irudiak mundu osoa zabaldu dira, eta ez dute zalantzarako tarterik uzten. Ez dugu Bingen Zupiriaren agerraldirik behar gertaeren inguruko azalpen gehiago emateko. Probokatzaile bakarrak ertzainak izan dira. Alde egitea nahi dugu, Zupiriaren dimisioa eta Loiuko eta Deustuko ertzainen bat-bateko kanporatzea.

Aski da! Inpunitate polizial gehiagorik ez!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!