Martxoaren 14an, larunbata • 12:00etan
Rosa Luxemburg Guneak bere ateak irekiko ditu! Langile aktibisten, gazteria antifaxistaren eta feminismo borrokalariaren hitzaldiekin. Herri bazkaria eta musika

Martxoaren 14an, larunbata • 12:00etan
Rosa Luxemburg Guneak bere ateak irekiko ditu! Langile aktibisten, gazteria antifaxistaren eta feminismo borrokalariaren hitzaldiekin. Herri bazkaria eta musika
Asteak eta asteak igaro ditugu lan militantea egiten, eta azkenean errealitate bihurtu da Bilboko Rosa Luxemburg Gunea. Ekimen politiko eta kulturalak, topaketak eta musika ikuskizunak antolatuko ditugu gune honetan, eta pentsamendu marxista klasikoko eta borrokarako literaturako liburuak ere izango ditugu bertan.
Proiektu hau Ezker Iraultzailearen, Ikasle Sindikatuaren, Emakume Aske eta Borrokalarien eta Federico Engels Fundazioaren arteko elkarlanaren emaitza da, eta sindikalismo borrokalariaren, feminismo iraultzailearen, gizarte mugimenduen eta kolektibo antifaxisten eskura jartzen dugu, klase arteko borroka eta antolakuntza sozialista sustatzeko.
Hori guztia behar den bezala ospatzeko, martxoaren 14an, 12:00etan ospatuko dugun irekierara gonbidatzen zaituztegu, Marcelino Menéndez y Pelayo kalean (4 portalaren parean). Ekitaldi publiko bat egingo dugu langile borrokalariei, mugimendu feministako eta LGTBI antikapitalistako kideei eta ikasle mugimendu borrokalariari ahotsa emateko. Bazkariarekin eta musika militantearekin bukatuko dugu.
Martxoaren 14an, larunbata, Rosa Luxemburg gunean zain izango gaituzu
Sozialismoa ala basakeria!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?