M17 - Denok greba orokorrera Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2026ko otsailaren 17a

Kartela - M17 greba orokorra

Datorren martxoaren 17ko greba orokorra milaka eta milaka langileren eskuetan dago jada. Egun horretan Hego Euskal Herriko langileek guztia geldiarazi eta kaleak hartuko ditu. Eta ez dugu soilik 1.500 euroko LGS propio baten alde borrokatzeko egingo; zerbitzu publikoei erasotzen, etxejabe errentisten poltsikoak betetzen eta Ertzaintza gazteria antifaxista erreprimitzera bidaltzen dituen patronal diruzalearen eta EAJren aurkako mezu irmoa bidaltzeko ere egingo dugu borroka.

Ezker Iraultzaileko kideok aktiboki bat egiten dugu euskal gehiengo sindikalaren deialdi honekin. Asanbladetan parte hartuko dugu eta gure lantokietan, auzoetan eta ikastetxeetan antolatuko dugu greba, arrakasta erabatekoa izan dadin. Borrokarekin eta ekintza batasunarekin indarrak elkar ditzakegu gure aldarrikapenak posible egiteko. Beraz, sektarismorik ez klaseko aurkariaren aurka indarrak batzeko.

Greba orokorra oso testuinguru garrantzitsuan deitu da, EAJk, PSEk, PPk eta VOXek joan den 2025ean Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako bi Herri Ekimen Legegileri atea itxi eta gutxira: batak 138.495 sinadura zituen[1] eta LGS propio baten igoeraren alde egiten zuen; besteak 145.142 sinadu zituen[2] eta gutxieneko pentsioa LGSarekin parekatzearen alde egiten zuen.

Beraz, ondorioa argia da: aldarrikapen hauek bidezkoak bezain beharrezkoak dira, eta langile klasearen eta gazteriaren mobilizazio irmoenarekin baino ez ditugu lortuko.

“Euskal oasia” ez da existitzen

EAJk eta PSEk hain harro haizatzen dituzten Hego Euskal Herriko datu makroekonomikoek ez dute langile familien bizitzaren benetako hobekuntzarik ekarri. Hitzarmen askotan osagarriek xurgatzen dituzte LGSaren igoerak eta etengabe hazten ari den inflazioak neutralizatzen ditu.

Bizitzea bizirautea bihurtu da. Oinarrizko saskia gero eta garestiagoa da, eta zifra ofizialen arabera Euskadiko etxebizitzen prezioa %35 igo da azken hamar urteetan[3], baina are handiagoa da erkidegoko herri askotan. Eta hori guztia, guri soldata lapurtu eta prekarietate kronikoaren kontura enpresari eta etxejabe errentadunak dirutza irabazten duten bitartean. Euskadiko gazteen batez besteko emantzipazio-adina 29,8 urtekoa da.

Milaka eta milaka langilek eta euskal gehiengo sindikaleko ordezkariek behetik bultzatako greba gogorren ondorio izan dira sektore feminizatuetako soldata igoerak eta estatuko markoa hobetzen duten soldata-taulekin eta baldintzekin egindako hitzarmenak. 

Eta hori guztia egin dugu behin eta berriz klaseko sindikalismoa eta sindikalismo borrokalaria kriminalizatu, patronalaren intrantsigentzia bultzatu eta  gure borrokak borrekin eta ke-potoekin zanpatzeko Ertzaintza erabili duen EAJ-PSEren gobernuen aurka.

Eta borrokak ere argi utzi du Ajuria-enean agintzen dutenak ez direla eskuin muturraren gorakadaren aurkako balazta. Azken hilabeteotan milaka langilek Euskal Herriko kaleak bete ditugu Gazaren aurkako genozidio sionistaren aurkako mobilizazio jendetsuetan eta urriaren 15eko lanuzte orokorrean. Kaleak bete ditugu eskuin muturraren mehatxuaren aurka eta Ertzaintzak eta Desokupa talde faxistek antolatutako etxegabetze asko geldiarazi ditugu. Guggenheim Urdaibairen proiektuaren aurka mobilizazio sozialak lortutako garaipena ere ospatu dugu… Hau da, kolpe bat eman diegu EAJko buruzagien zuriketa sionistari eta haien agenda kapitalistari.

Horregatik, M17 honetan 1.500 euroko LGS baten alde borrokatzeak eta eskubide sozialetan aurrera egiteak eskuin muturrari atsedenik gabe aurre egitea dakar, baina baita bere gorakada leuntzen dituzten pobretze politiken, errepresioaren eta arrazismoaren aurka ere.

Klase borroka mundu osoan ari da ate joka. Gauza asko daude jokoan, eta kontziente izan behar dugu. Ikusi dugu Gazan Palestinako herriaren aurkako Holokaustoarekin, Venezuelan AEBen eraso inperialistarekin eta langile klaseko etorkinen aurkako izua ereiteko ICEren Gestapoaren sorrerarekin.

Indar handiz erantzun beharra dago, basakeria kapitalistak gehiago zapal ez gaitzan. Langile klaseak badu kapitalistak eta trumpistak garaitzeko indarra eta gaitasuna. Halaxe erakutsi dute gure klaseko anai-arrebek Minneapoliseko greba orokorrarekin eta manifestazio jendetsuekin.

Hauxe da momentua erresistentzia antifaxista indartsu bat eraikitzeko eta gure eskubideak defendatuko dituen ekintza batasunerako. Ez dago denbora galtzerik.

M17an denok greba orokorrera!

Bat egin Ezker Iraultzailearekin klase alternatiba eraikitzeko, sozialismoaren alde, autodeterminazio eskubidearen alde!

[1] https://www.eldiario.es/euskadi/parlamento-vasco-cierra-puerta-138-495-firmas-sindicatos-crear-salario-minimo-vasco-alto_1_12763622.html

[2] https://www.eldiario.es/euskadi/gobierno-vasco-desoye-145-142-firmas-pensionistas-opone-tramitar-ilp-subir-pensiones_1_12571777.html

[3] https://orain.eus/es/actualidad/economia/2025/11/09/el-metro-cuadrado-es-hoy-un-35-mas-caro-hace-diez-anos-en-euskadi/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!