Tolosako txoznak: festa bai, borroka ere bai!

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2026ko otsailaren 14a

Kartela - Tolosako txoznak 2026

Otsailaren 12tik 16ra Plaza Berrian

Ezker Iraultzailea - Euskal Herria Sozialistak, Tolosako Txozna Batzordeko gainontzeko eragileekin batera, Plaza Berriko txoznetara gerturatzera gonbidatzen zaituztegu, datorren otsailaren 12tik 16ra

Gizartea eraldatzeko borrokatzen dugun eragileok jai eremu osasuntsu eta borrokalari hau sortzen dugu, klase mugimendu antifaxista eta sozialista handi baten eraikuntza ospatu eta aldarrikatzeko

Eskuin muturraren mehatxua munduan, ICEren zigorgabetasuna AEBetan, herri palestinarraren aurkako genozidio sionista, indarkeria matxista eta totalitarismoa gerra eta zapalkuntza besterik eskaintzen ez digun krisian dagoen sistema baten ondorioa da. Baina beste aldea ere ikusten dugu: indartsu erantzuten duten langile klasearena eta gazteriarena. Palestinako herriarekiko elkartasun mugimendu handian ikusten dugu, AEBetan Trumpen aurkako greba eta manifestazio jendetsuekin, eta Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan ikusi dugu milaka gazte antifaxisten mobilizazioekin. Hau da bidea! Ez dago denbora galtzerik. Antolatu eta borrokatu Euskal Herri sozialista baten alde.

Animatu eta etorri Tolosako txoznetara!
Festa bai, borroka ere bai!


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!