A25. Indarkeria matxista, ultraeskuina eta genozidio sionistaren aurkako ikasle greba Euskal Herrian. Denok mobilizazioetara!

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2025eko azaroaren 23a

Borroka feminista masiboak Euskadiko eta Espainiako Estatuko egonkortasun kapitalista estualdian jarri du, eta azken urteetan langileriaren tradizio onenetan oinarritu da: greba orokorrak, masa-mobilizazioak, Ertzaintzaren kargei aurre egin dieten lan-gatazkak. Dena jarri dugu zalantzan: zaintza-negozio kapitalista, justizia klasista eta matxista, poliziaren basakeria, egiturazko desberdintasuna lan merkatuan eta etxean, bortxaketaren kultura, pornoarena eta prostituzioarena.

Eraso matxisten gorakada sektore atzerakoien diskurtso negazionista eta matxistek bultzatzen dute. Trumpek, Mileik, Netanyahuk, Meloniek, Ayusok ezin dute lortu dugun guztia onartu. Zorrotz zigortu nahi gaituzte sistema hau zalantzan jartzen dugun guztioi, horregatik jartzen gaituzte beren erasoen jomugan. Eta eskuin tradizionalak, zenbaitetan pin morea jarrita ere, EAJk egiten duen bezala, gu geldiarazteko behar hori partekatzen du.

Emakumeen aurkako indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria-mota batzuei buruzko inkestaren arabera, Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen %48,2k indarkeria fisikoren bat (mehatxuak barne), sexuala eta/edo psikologikoa pairatu du bikotearen barruan edo kanpoan bizitzan noizbait. Kopuru hori 449.295 emakumek osatuko lukete. 2025eko lehen sei hilabeteetan %8,2 igo dira indarkeria matxistagatiko salaketak EAEn. Datu horrek esan nahi du egunean 20 salaketa aurkeztu direla. Datu jasanezinak dira. Indarkeria matxista borrokatu behar dugu!

Basakeria hau modu lazgarrian adierazten den tokia Gaza da. Israelgo Estatu nazisionistak AEB eta Europar Batasunaren konplizitatearekin egindako genozidioa ehunka mila palestinar sarraskitzen ari da Gazan eta Zisjordanian, ospital maternoak bonbardatzen eta bizitzeko edozein aukera suntsitzen.

Emakume Aske eta Borrokalariak argi eta garbi esaten dugu: ez da posible genozidio baten aurrean neutralak izatea, ezta genozidetatik bertatik datorren bake planik sinestea ere. Defendatzen dugun feminismoa emakume langileona da, gazteona, migratzaileona, herri zapalduen alde kokatzen den feminismo iraultzailearena. Auzi palestinarra kapitalismoaren, inperialismoaren, arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako gure borrokaren parte da.

Datorren azaroaren 25ean berriro ere kaleak beteko ditugu Euskal Herrian. Indarkeria matxistaren aurka, genozidioaren aurka, zigorgabetasunaren aurka, gorroto diskurtsoen aurka. Erasoaldi atzerakoi honen aurrean aterabide bakarra antolatzea, elkarrekin borrokatzea eta mugimendu feminista indartsu, borrokalari, antikapitalista eta antifaxista eraikitzea da.

Matxismoaren, murrizketen eta gure eskubideen aurkako erasoen aurrean, gorrotoaren eta eskuin muturraren aurrean, mobilizazio gehiagorekin erantzuten dugu. Asteartean, denok mobilizazioetara. Gure indarra kaleetan dago.

Bat egin feminismo iraultzailearekin!

 

 MOBILIZAZIOAK 12etan

- Bilbo: Udaletxean

- Gasteiz:  Andra Mari Zuria

- Donostia:  Bulebarretik

ARRATSALDEAN DENOK MUGIMENDU FEMINISTAREN MOBILIZAZIO BATERATUETARA!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!