Azaroaren 22an, denok La Casillara. Kaleak hartu eskuin muturraren aurrerapausoak geldiarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2025eko azaroaren 21a

Franco diktadorea hil zela 50 urte bete direnean, memoria antifaxista inoiz baino biziago dago. Euskal Herrian bereziki krudela izan zen genozidioa burutu zuen diktadura, gure borroka tradizioaren eta gure hizkuntzaren, euskararen, aurka. Milaka gara gure buruari galdetzen diogunak nola lortu hainbat belaunaldik kaleetan borrokatu duten hori, hamarkadetako errepresio, tortura eta dispertsioari aurre eginez: gure herriaren autodeterminazio eskubidea, eskuin muturraren aurrerakada geldiaraztea -Euskal Herrian ere garatzen ari dena- eta sozialismoaren alde nola borrokatu.

Oso harro gaude gure borroka tradizioaz: faxismoaren aurka, eskubide demokratiko eta sozialen alde. Beti izan dugu aurrean eskuin espainolista, PP, eta orain Vox. Baina argi esan behar dugu: zein izan da EAJren papera? Ondotxo ezagutzen dugu: intsignia morea jartzen du M8an eta A25ean, sandiaren intsignia, ikurriña ateratzen du Aberri egunean, kapitalismoaren egonkortasunaren oinarri diren bitartean. EAJ giltzarri izan zen 78ko erregimenaren sorreran -PSOE bezalaxe-, Confebasken interesak babesten ditu, CAFenak, Ertzaintzaren karga polizial bakoitzaren atzean dago, kolpeka desalojatutako gaztetxe bakoitzaren atzean, eta ez zuen hatz bat ere mugitu Herri Batasunaren ilegalizazioaren aurka edo euskal presoen alde. Ez dira inoiz izan, oraindik ere ez dira, aliatuak, ez gure herriaren autodeterminazioaren aldeko borrokan, ezta borroka antifaxistan ere.

Eskuin muturrak munduan aurrera egiteko mehatxua kontuan hartzen dugu, eta parlamentu kapitalistak euren igoera geldiarazteko gai ez direla ohartu gara. Asko ikasi dugu urte hauetako greba orokor feministetatik, urriaren 15eko greba orokorretik, herri palestinarrarekiko elkartasun internazionalistatik. Horregatik, hain zuzen ere, hutsegite larria da euskal kapitalisten interesak bakarrik defendatzen dituztenekin herria-akordio zabalak bilatzea. Bidea markatzen duena, behin eta berriz kalera ateratzeko langile klasearen eta gazteriaren determinazioa da, sobera frogatua dagoena. Beharrezkoa da indar horretan oinarritzea, gure zapaltzaileen aurka konfrontatzea, eta kaleetan fronte antifaxista bateratua eraikitzea.

Euskal Herria nazio gisa eta borroka antifaxista aldarrikatzeko EH Bilduk deitutako manifestazio nazionalak Bilboko kaleak beteko ditu berriro azaroaren 22an. Azaroaren 15a baino astebete geroago, non Euskal Selekzioaren eta Palestinako Selekzioaren arteko partiduaren aurretik, dozenaka mila mobilizatu ginen Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidio sionistaren aurka. Ikasle Sindikatutik dei honekin bat egiten dugu.

Azaroaren 22an, denok La Casillara!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!