2025 Martxoak 7 • IKASLE GREBA FEMINISTA

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Iraultzailea-Euskal Herria Sozialista 2025eko otsailaren 27a

 

Zutik indarkeria matxistaren aurka. Aski da! Gure buruak bizirik nahi ditugu!

MANIFESTAZIOAK 12etan

Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea

2024an 47 emakume hil dituzte bikotekideek edo bikotekide ohiek eta 9 adingabe indarkeria bikarioaren biktima izan dira Estatuan (kopururik handiena 2015etik). Indarkeria matxistak eta erasotzaileen zigorgabetasunak ez dute etenik.

Egunetik egunera albisteak odoltsuagoak dira. Gisèle Pelicot-en kasuak, Frantzia “demokratiko” eta “aurreratuan”, jasaten ari garen basakeria matxistaren adibide ona da. Justizia patriarkalak beste alde batera begiratzen du hiltzen gaituztenean, bortxatzen gaituztenean edo gure seme-alabak erasotzaileei entregatzera behartzen gaituztenean, Juana Rivasi bezala. Salaketak artxibatu egiten dira, biktimei arreta emateko zerbitzuak murriztu egiten dira, eta aterpetxeak eta biktimentzako zentroak itxi egiten dira.

Bitartean, eskuin muturra gure aurka dator. Mundu osoan, baita hemen ere, PP, Vox eta bere talde faxista ultra misogino horiek feminismo borrokalariaren aurka egiten dute. Ukatu egiten dute genero-indarkeria dagoela, “salaketa faltsuez” hitz egiten dute, eta diana bat jartzen digute milioika emakume eta gazteri zigorgabetasunez eraso gaitzaten.

Matxirulo horiek, gure ikasgeletan ere egunero jasan behar izaten ditugunak, feminismoaren aurkako gorroto bizia sentitzen dute, argi utzi diegulako ez dugula gehiago jasango. Ez dugula onartuko eraso, umiliazio edo bazterkeri bakar bat ere ahazmenean eta erantzunik gabe geratzea; emakumeok isildu eta aitari, senarrari eta nagusiari obeditu behar genien garaiak amaitu egin direla; errespetua eta berdintasuna aldarrikatzen dugu.

Guztion artean, langileek, ikasleek, pentsiodunek eta abarrek mugimendu oso indartsua sortu dugu gure eskubideen alde egiteko. Eta historiaren atal bat idatzi
ahal izan badugu hori defendatzen dugun feminismo motagatik izan da: borrokarako feminismoa, klasekoa eta antifaxista, matxismoaren gaitzaren aurka borrokatzen duena, datorren tokitik datorrela. Defendatzen dugun feminismoak ez du zerikusirik PSOE-Sumar, EAJ-PSE eta PSNren gobernuen postureoekin. Feminista al da justizia patriarkala blindatzea eta bere horretan jarrai dezan bermatzea? Edo sexu-hezkuntzako irakasgai baten beharra alde batera uztea? Ba al du feministatik ezer inposatzen dituzten soldata-arrakalek, esplotazioak, etxebizitzaren krisiak edo Palestinako genozidioa finantzatzen jarraitzeak eta banda faxisten aurka ezer ez egiteak? Ez, noski ezetz.

2023ko azaroaren 30ean erakutsi genuen mugimendu feministak goraldian jarraitzen duela Euskal Herrian. Hala ere, egun horretako aldarrikapenak ez dira oraindik lortu. Horregatik, borroka areagotu behar dugu. ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuetako eta Euskal Herriko Mugimendu Feministako zuzendaritzek jarraipena eman behar diote mobilizazio hari, eta beste greba orokor feminista bat deitu datorren martxoaren 7rako.

Ikasle Sindikatutik eta Emakume Aske eta Borrokalarietatik dei egiten diegu ikasle guztiei martxoaren 7an, ostirala, ikasle greba feministara eta egun horretan 12:00etan kaleak manifestazio jendetsuekin betetzera.

Gazteok borroka benetan garrantzitsu honen lehen lerroan kokatzen gara eta martxoaren 8 izugarri bat prestatuko dugu kaleak eta plazak morez betez.

Egin bat feminismo borrokalariarekin, egin bat Emakume Aske eta Borrokalariekin!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!