ETXEBIZITZA ESKUBIDEA bermatu! Abenduak 14, Bilbon MANIFESTAZIOA

Etxe hutsak, errentatzaileenak, 
bankuak eta funts putreak desjabetu!

Taula politikoa hankaz gora dago. Etxebizitza Sindikatuaren eta hainbat eragileren lanari esker bultzatu da abenduaren 14ko manifestazio izugarri hau 
Bilboko kaleetan, etxe jabe errentatzaileen eta espekulatzaileen aurka.
Etxebizitza duinaren aldeko borrokak zuzenean 
seinalatzen ditu PSOE-Sumar alderdien gobernu zentrala eta Euskal Herriko EAJ-PSE eta PSNren gobernuak, beren politika kapitalistekin espekulatzaile handien poltsikoak betetzen baitituzte gure pobretzearen 
kontura. Argi dago: etxebizitzarako eskubidea ez da 
existitzen, negozio izugarria bihurtu da errentari profesionalen, bankuen, higiezinen enpresen eta Airbnb 
bezalako enpresen esku.
Ezker parlamentarioaren eta EH Bildu beraren ikur 
bihurtu zen Etxebizitza Legeak agerian utzi du ez duela ezertarako balio gizarte krisi larri hau konpontzeko, 
egunetik egunera larriagotzen ari baita.
Horregatik, etxebizitza duinaren aldarrikapena klase-borrokaren igoera berri baten erdigune bihurtzen 
ari da, azken hamarkadetako desobedientzia zibileko 
mugimendurik handiena bihur daitekeena.
Mobilizazioak bateratu alokairuen greba 
prestatzeko
Manifestazio masiboek errentismoarekin amaitzeko altxamendu sozial handi baterako baldintzak azkartu dituzte. Hiri guztietan gauza bera aldarrikatzen da: 
alokairuak gutxienez %50 jaistea, alokairu-kontratu 
mugagabeak…
Aldarrikapen horiek agerian uzten dute etxebizitza zapalkuntza eta arpilatze sozial onartezinaren kausa bihurtu dela, sistema kapitalistaren kiratsa azaleratuz. Eta aldarrikapen hori funtsezkoa bada, taktika 
egokiak ere behar dira garaipenak lortzeko.
Ez du inolako zentzurik etxebizitzaren aldeko mugimendua ez bateratzeak. Denek batera jotzeko arrazoi 
nabarmenak daude. Beharrezkoa da ireki diren aukera 
handiak aprobetxatzea borroka indartzeko, Etxebizitza Sindikatuetan herri parte-hartzea zabalduz eta maizterren milaka greba komite antolatuz. Klaseko sindikatuek ere, ELAk eta LABek, krisi sozial honen neurri 
larrien aurrean lanuzteak eta greba orokorra bera ere 
planteatu behar dituzte.
Helburu hori lehenetsi behar da. Gobernuak, EAJk 
eta errentatzaileak arriskuaren jabe dira eta beldur diote. 2025ean greba gauzatzen bada eta milaka maizterren 
parte hartzea lortzen bada, presioa ikaragarria izango 
da. Ezinezkoa da bost, hamar edo hogei mila etxe gabetzea. Epaitegiak kolapsatu egingo lirateke.
Antolakuntza eta borroka dira gakoak. Horregatik, 
Ezker Iraultzailetik ezinbesteko neurri hauek planteatzen ditugu:

• Banku, putre funts, espekulatzaile eta etxejabe errentadunen esku dauden alokairuko etxebizitzak desjabetzea, Sarebek oraindik kudeatzen 
dituen etxebizitzekin batera alokairu sozialerako 
bi milioi etxebizitza publikoko parke bat eratzeko.
• Alokairuen prezioa berehala mugatzea, metro karratu bakoitzeko gehienezko bat ezarriz. 
Era guztietako abusuzko klausulak debekatzea, 
arauak hausten dituzten etxejabeei zigor eredugarriak ezarriz.
• Alokairuko kontratu mugagabeak ezartzea, maizterrak babesteko eta gehiegizko igoerak 
eragozteko.
• Inbertsio-funtsen, bankuen eta etxebizitzen 
espekulatzaileen esku dagoen hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren desjabetzea, kalte-ordainik gabe.
• Alokairu turistikoa edo sasoikoa debekatzea bizileku-defizita duten guneetan.
• Etxegabetzeak legez debekatzea.
Ausardiaren, antolakuntzaren eta gogor kolpatzko 
unea da. Garaipen garrantzitsua lor dezakegu, ondorengo garaipen handiagoei bidea irekitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!