Grebaren jakinarazpen ofiziala
Ikasturtea hasi zenetik hilabete igaro den arren, batxilergoko ikasleok oraindik ez dugu informaziorik selektibitatea nolakoa izango den jakiteko. Azterketa hau guztiz bidegabea da eta, gainera, ikasturte honetan Gobernu Zentralaren eta Hezkuntza Sailen ziurgabetasuna eta isiltasuna gehitu behar zaizkio.
Ikasle Sindikatutik datorren ostiralean, urriak 11, greba egingo dugu aitzakia gehiagorik ez dugula onartzen esateko, ezta gurekin jolastea ere: selektibitatearen eredua orain nahi dugu. Eta Murtzian, hauxe aldarrikatzeagatik, ikasleek jasan zuten poliziaren errepresio bortitza ere salatzen dugu.
Ikasle Abertzaleek bat egin dute borroka egun honekin, urriaren 11rako ikasleen grebara deituz. Albiste bikaina da hau, eta are gazte gehiago mobilizatuko ditu ostiral honetan kaleetan. Horregatik adostu dugu elkarrekin kolpatzea, egoera honen erantzuleak seinalatzea eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan batera mobilizatzea. Hori dela eta, Ikasle Sindikatutik ostiraleko mobilizazioetako hitzorduak aldatu ditugu, Ikasle Abertzaleetako kideekin indarrak batuz. Hauek dira ordu eta leku berriak. Ostiralean, guztiok mobilizazioetara!
MOBILIZAZIOAK
Ikasle Sindikatuaren eta Ikasle Abertzaleen mobilizazioak ekintza batasunean:
BILBO: 12:00etan Indautxu plazan
DONOSTIA: 12:00etan Bulebarrean
GASTEIZ: 11:30ean Andre María Zuriaren plazan
IRUÑEA: 12:00etan Nafarroako Hezkuntza Saila