Urriak 11. Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta LH GREBA!

Selektibitateko azterketa eredua BEREHALA argitaratu!

Bortizkeria polizialik ez: elkartasuna Murtziako kideekin!

12:00etan kontzentrazioak BHI guztietan

Grebaren jakinarazpen ofiziala

Batxilergoko bigarren mailako ikasleok oraindik ez dakigu nolakoak izango diren unibertsitateko sarbide probak. Sinestezina da, baina egia. Ikasturtea hasi zenetik ia hilabete pas den arren, daukagun informazio bakarra da selektibitateko azterketak ekainaren 3an, 4an eta 5ean egingo direla. Kito. Hori da dena.

Hezkuntza Ministerioa eta Hezkuntza Sailak isiltasun onartezina mantentzen ari dira. Ikasturtea hasi aurretik aldaketak eta berrikuntzak aurkeztu beharrean, gure irakasleei eduki akademikoak ondo prestatzeko eta ikasleok proba hori prestatzeko erraztasun guztiak izango ditugula bermatzeko aukera eman beharrean, urria heldu da eta oraindik ez dakigu EZER!

Eta azalpenak eskatzen ditugunean eta kalera protesta egitera ateratzen garenean, gure ikaskideek Murtzian egin zuten bezala, poliziaren jazarpenarekin erantzuten digute. Nola da posible ikasle baketsuak horrela tratatzea? Dozenaka polizia antidisturbio, gomazko pilotak, borrekin egurra emanez, gazteak ospitaleko larrialdietara bidaliz… Basakeria horrekin erantzun behar al zaie ikasleen bidezko eskakizunei?

Onartezina da. Ezin diegu utzi diktaduran bezala tratatzen. Epaiketak eta zigorrak eskatzen ditugu jazarpen horretan inplikatutako polizientzat, berehala kanporatuak izatea, eta baita Murtzian Gobernuko Ordezkariaren eta Fernando Grande Marlaska Barne ministroaren dimisioa ere.

Hezkuntza Ministerioa eta Hezkuntza Sailak aurpegira barre egiten ari zaizkigu. Milaka ikasleren osasun mentalarekin eta etorkizunarekin jolasten ari dira, are zailtasun, estres eta zalantza gehiago gehituz unibertsitaterako sarbidea klaseko pribilegio bihurtzea helburu duen probari.

Ez dago inolako aitzakiarik azterketa ereduak gaurtik aurrera publikoak ez izateko.

Horregatik, ikasleen aldetik jasotzen ari garen elkartasunaren aurrean, Urriak 11 ostiraleko greba deialdi hau bigarren hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle guztiei zabaltzea proposatzen dugu Ikasle Sindikatutik. Eta egun horretan ikastetxeetan ekintzak eta 12etan hezkuntza ordezkaritzetan elkarretaratzeak antolatzera deitzen zaituztegu denok. Astelehen honetan argitaratuko dugu zerrenda osoa.

Urriak 11n: denok grebara!

Jarri harremanetan Ikasle Sindikatuarekin ikastetxean ekintzak antolatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!