EH Bilduren emaitza historikoak EAJren aurkako kaleetako borroka ekarri behar du

Joan den apirilaren 21eko hauteskundeek lurrikara politikoa eragin dute EAEn eta Espainiako Estatuan. EH Bilduk emaitza historikoak lortu ditu ezker abertzalearentzat, 341.735 boto, eta berdinketa EAJrekin eserlekuetan, 27. Azken honek berriz 1998tik izan duen emaitzarik txarrena jaso du.

Bi alderdien arteko aldea 30.000 botora murriztu da, duela lau urte 100.000 boto ingurukoa izan arren. Nafarroako emaitzak batuz gero, EH Bildu da lehen indarra Hego Euskal Herrian.

Aldi berean, emaitza horiek kolpe latza izan dira 78ko erregimenarentzat: Vox, PP eta bere espainolismo neofrankistarentzat; Estatuaren aparatuarentzat eta epaile eta fiskal erreakzionarioen leizearentzat, izan ere, ezker abertzalea, independentismoa edota ezker borrokalaria etengabe jazartzen eta kriminalizatzen baitute; eta baita PSOE-PSErentzat ere, eskuin muturraren aurka aho betez hitz egin arren, gero ETAren mamua baliatzen saiatzen direnentzat, PP eta Vox bezala.

Eskuin espainolistak oro har emaitza kaxkarra lortu du: 118.545 boto eta PPren eserleku bat gehiago besterik ez. Bazterreko indar gisa mantentzen da, botoen %11,26 bakarrik lortuta ( %9,23 PPk, eta %2,03 Voxek). EH Bilduk hirukoiztu egiten ditu.

Bestalde, EAJk, euskal eskuinaren eta patronalaren alderdiak, udal hauteskundeen bidea jarraitzen du, duela urtebete EH Bilduk EAEko zinegotzi kopuruan gainditu baitzituen. 370.554 botorekin, hamarkadetako emaitzarik txarrena lortu dute. 2012. eta 2016. urteekin alderatuta, EAJk 14.000 eta 28.000 boto galdu ditu hurrenez hurren, eta ia 4 puntu portzentual eta 4 diputatu 2020. urtearekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, PSE-EEren babes irmoari esker, Lakuako gobernuan beste lau urtez jarraituko dute, Kongresuan Pedro Sanchezi emandako babesaren truke.

EH Bildu nagusi ezkerrean, Sumar eta Podemos hondoratzen diren bitartean

EH Bilduren emaitzak, inkestek aurreikusi arren, hasteskundeetako faktore nabarmenenak izan dira eta ondorio garrantzitsuak dakartzate. Botoen % 32,48rekin, 2020an baino 92.155 boto gehiagorekin, %36,9ko igoerarekin eta 6 diputatu gehiagorekin Gasteizko Legebiltzarrean, ezker abertzalea PSEren eta are EAJren feudoak izan ziren lurralde historikoetan sartu da, eta Podemosen espazioa jan dute.

EAE osatzen duten 249 udalerrietatik, ezker abertzalea da lehen indarra 153tan, EAJ 95etan eta PP batean. Bilboko ezkerraldean (Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi), PSEren aldeko zonalde tradizionalean, EH Bilduren hautagaitzak ia 10.000 boto gehiago lortu ditu, PSE gaindituz eta guztietan bigarren indarra izanik, Portugaleten izan ezik.

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoako herri industrial handietan, Eibarren, Tolosan edo Zumarragan, eta bigarrena da, EAJtik gertu, Irunen edo Beasainen. Aiaraldeko bi herri langile garrantzitsuenetan (Laudio eta Amurrio) ere garaipena lortu dute.

Bilbon, EAJren hauteskunde-feudoan, 2020an baino ia 13.000 boto gehiago lortu dituzte. Donostian, EH Bildu bigarren indarra da, EAJren aldeko boto gutxi batzuk lortuta (duela 4 urte, EAJk ia 10.000 botoko aldea ateratzen zien), eta Gasteizen, EH Bilduk udal hauteskundeetan lortutako garaipena berretsi du, jeltzaleak baino ia 2,5 puntu gehiago (EAJk 7 puntu atera zizkien 2020an).

Aldi berean, Madrilen koalizio-gobernua osatzen duten indarrek emaitza txarrak eta katastrofikoak lortzen dituzte, nahiz eta makillatzen saiatu.

PSEk (Eusko Jaurlaritzaren parte ere bada) 149.660 boto lortu ditu, (%14,22), 27.412 boto gehiago eta 10 diputatutik 12ra pasa dira. Kopuru horiek oso urrun daude 2009an lortu zituzten 25 parlamentarietatik eta botoen % 30etik. Emaitza horiek aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, PSEk 142.272 boto izan ditu, botoen %48.

Sumarrek berriz hordagoko kolpea jaso du: Arabatik diputatu bakarra da, 35.092 boto (%3,34). PSOEren proiektu pertsonalista eta gregario honentzat beste kolpe bat, sinesgarritasunik gabekoa eta ezdeusa.

Laburbilduz, Gobernu zentraleko alderdiak ez dira %18ra iristen, eta EH Bilduk bikoiztu egin ditu. Argi eta garbi gaitzesten dira kudeaketa, politika kapitalistak eta militarismo otanista.

2016an Euskadiko hauteskunde orokorrak irabazi zituen Elkarrekin Podemosi dagokionez, Eusko Legebiltzarretik desagertu da, 6 eserleku galduta eta botoen %2,25 jasota. 2016tik, botoen %93 galdu dituzte, eta 310.000 baino gehiago jasotzetik 21.000 jasotzera igaro dira. Beste hondamen bat eta ez dute inolako ondoriorik ateratzen. Formazio morearen panorama tamalgarria da.

Ez dugu kapitalismoa kudeatzeko ezkerra behar, baizik eta borrokarakoa, internazionalista eta komunista.

Iraganean Podemosi botoa eman zioten dozenaka mila langile eta gaztek bizkarra eman diote, babesa EH Bilduri emateko. Gobernagarritasun kapitalistaren errealismoak, koalizio-gobernuarenak eta keinu-politika huts eta parlamentarismo berritsuaren esperientzia mingotsak bere bidea egin du. "Zerua indarrez hartu" behar zuen alderdia suntsitu du. Batzuentzat bidaia online telebista batean eta Lavapieseko taberna batean amaitu da, baina ehunka milarentzat benetan tamalgarria izan da.

EH Bilduk egoera horri etekina ateratzen dio irudi borrokalariagoa emanaz, erreakzioaren etengabeko erasoari esker, Ministroen Kontseiluan eta Eusko Jaurlaritzan zuzenean parte hartu ez duelako, eta euskal langile mugimendu boteretsuan dituen sustraiei esker, ELA eta LABen gehiengo sindikal borrokalariarekin eta azken urteotan bultzatu diren grebekin. Baina hala ere, beharrezkoa da ezker erreformista berriak izan duen deskonposizio sakonetik ondorio guztiak ateratzea.

2008ko krisi kapitalistak eragindako altxamendu sozialen ondotik sortu ziren erakunde horiek (Podemos, Syriza, Die Linke, Bernie Sanders edo Corbyn) eta masa-izaera izan zutenak, kaleetan milioika pertsonek babesten zituztela, instituzionalitate burgesa eta parlamentuko politikak planteatu zituzten gauzak aldatzeko bide gisa. Baina gobernu kapitalista batetik politika kapitalistak baino ezin dira egin, eta ez dira gai, ikusten ari garen bezala, pairatzen ditugun gaitz larriak konpontzeko.

Lezio hori zehatz-mehatz aztertu beharko lukete EH Bilduko buruzagiek. Lortu dituzten emaitzak albiste onak dira, zalantzarik gabe, EAJ garaitu dezakegula pentsatzen dugun guztiontzat, eta erabat kontziente garenontzat EH Bildu eta EAJ ez direla gauza bera, ezta hurrik eman ere. Berdinak direla pentsatzea sakrifizio izugarriak egin dituzten milaka borrokalariren oroimena eta konpromiso militantea iraintzen duen haur-ezkerkeria da.

Langile klaseak, lau urteotan Euskal Herri osoan greba egin duten sindikalismo borrokalariko milaka ekintzailek, EH Bilduri eman diote botoa masiboki. Hori eztabaidaezina da, eta gaitzetsi egiten ditu ahoa proletarioz eta sozialismoz bete arreen fronte bakarraren politika leninista aplikatzeko gai ez direnak erreakzioaren, euskal eskuinaren eta patronalaren aurka.

Baina potentzial hori guztia hustuko da akats berberak errepikatzen badira: EAJri, euskal patronalaren alderdiari, herri aliantza egitera edo PSOE-PSEri, kartoizko politika sozialak egitera deitzen jarraituz gero, kapitalistei negozio izugarriak bermatzen zaizkien bitartean eta milioika prekarietatera, desberdintasunera eta pobreziara kondenatzen gaituzten bitartean.

Ekintza politikoa parlamentarismora murrizteak, EH Bilduren zuzendaritzaren estrategiaren arabera, demokrazia burgesaren marko oker eta faltsua onartuz, non gai erabakigarriak Ibex35eko monopolio kapitalista handiek erabakitzen dituzten, lehenago edo geroago frustrazioa, desmoralizazioa eta hondamendia ekarriko ditu. Horrela ikusi dugu behin eta berriz.

Politika "pragmatiko eta are kontserbadore" horrek, Sorturen azken kongresuan onartutako txostenak jasotzen duen bezala, Podemos -eta aurretik Syriza- deskonposizio egoera batera eraman du, eta horrek ondorio negatiboak ditu langileen mugimenduarentzat eta gazteentzat.

Behar duguna ez da hori, iraultza sozialistaren bandera altxatzea baizik, behetik, kaleetan, greben tresnaren bidez, greba orokorra barne, masen mobilizazioak, lantegien okupazioak, borroka ideologikoa; etenik gabeko borroka kapitalismoaren, militarismoaren eta gerra inperialistaren aurka, Gazako genozidio izugarriaren eta gizateria mehatxatzen duen hondamendi ekologikoaren aurka.

Ezker Iraultzailetik argi daukagu hori dela Borboien 78ko erregimen ustela haustea ahalbidetu dezakeena, eta horren beldur direla hain zuzen EAJ eta euskal patronala, erregimen horren funtsezko piezak baitira. Horrela aldatzen da indar korrelazioa, eta ez pragmatismoarekin, ezta Parlamentuko tribunako diskurtso hutsekin.

Hauteskunde hauek erakutsi dute oso esparru zabala dagoela borroka hau egiteko. Baina horretarako antolatu egin behar dugu eta borrokarako erakunde leninista bat eraiki.

Bat egin Ezker Iraultzailearekin! Defendatu ideia hauek komunista iraultzaileekin!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!