Martxoak 8 2024 • IKASLE GREBA FEMINISTA

Gu hiltzen eta bortxatzen jarraitzen dute! Indarkeria matxista borrokatu!

Feminista iraultzaileak Gazako genozidioaren aurka!

MANIFESTAZIOAK 12etan

Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea

Indarkeria matxistak iaz ere marka guztiak hautsi zituen. 56 emakume erail zituzten, 2022an baino 7 gehiago; bortxaketak %53,2 igo dira eta sexu-eraso mordoa neska, haur zein nerabeen aurkakoak izan dira; ehunka salaketa judizial artxibatuta eta erasotzaileak kaleetan; milaka emakume salerosketaren, prostituzioaren eta alokairuko sabelen biktima…

Argi dago. Guk hildakoak jartzen ditugu eta hemen ez da ezer gertatzen. Eta indarkeriak gora egiten jarraitzen duen bitartean, Alderdi Popularreko eta Voxeko eskuin muturrak emakumeen eta LGTBI kolektiboaren aurkako diskurtso ukatzailea eta matxista hauspotzen dute, eta feminismoari barre egiten diote. Mendekua nahi dute. Erreakzionario hauentzat azken urteetan egin duguna barkaezina da. Joan den azaroaren 30ean, Euskal Herriko gazteok eta langileok erakutsi genuen zein den bidea: greba orokor feminista eta mobilizazioa kaleetan. Gure borrokarekin oso argi utzi dugu ez ditugula onartzen ez haien murrizketak, ez haien matxismoa, ezta justizia ere, ahotsa altxatu gabe desparekotasuna pairatzea eta umiliazioak jasatea. Amaitu da!

Nazkatuta gaude. Jasanezinak direlako sexu-indarkeria, epaile frankistak eta kalean beldurrez ibili beharra, erasotzaileak zigorgabe ibilitzen diren bitartean. Eta, era berean, nekatuta gaude egungo Gobernuaren promesak entzuteaz, ez baitira benetako aldaketetan gauzatzen. PSOEk Solik Bai da Bai legea erasotu du, eskuinarekin batera indargabetzea bozkatuz; Trans Legea oztopatzeko bereak eta bi egin ditu eta gorroto transfoboaren ordezkari bat jarri du Emakumeen Institutuko buru; Rubiales mafioso eta matxiruloaren aurrean zalantzati agertu zen, eta Elizaren botereari aurre egin gabe jarraitzen du.

Emakumeen esplotazioari buruzko hitz-jario guztiak gorabehera, Jaurlaritzak uko egiten dio ikasgeletan bortxaketaren kulturari aurre egiteko sexu-hezkuntza inklusiboko irakasgai bat ezartzeari. Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatuak urte hauetan behin eta berriz aldarrikatu dugu ikasgai honen beharra.

M8an borrokara itzuliko gara, ikasle eta gazteak gehienbat feministak, antifaxistak, antikapitalistak eta internazionalistak garelako, eta trans pertsonen eta LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzen ditugulako. Martxoaren 8an, feministok Palestinako bandera altxatuko dugu, eskuin muturreko sionismoak, AEBen eta EBren konplizitatearekin, Gazako gure ahizpak eta anaiak sarraskitzen jarraitzen duelako.

Datorren martxoaren 8an, Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatuak ikasle guztiei dei egiten diegu ikasle greba orokorra egitera, ikasgelak hustu eta kaleak betetzeko.

Egin bat feminismo borrokalariarekin, egin bat Emakume Aske eta Borrokalariekin!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!