Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteerak, inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa 2016ko urtarrilaren 29a

Oraindik hortzetan turroi zatiak baditugu ere, gure inauteri maiteak hemen dira. Aurten berrikuntza bezala, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Aizorratz-Veleta elkarteak inauteri aurreko asteburuan urtero antolatzen duen Haur Jaialdian parte hartuko du.

Larunbatean, hilak 30, Konpartsa Plaza Zaharretik (udaletxea) irtengo da 10:30ean eta Alde Zaharretik arituko da. 12:00etan Erraldoi eta Bruhandiak Aizorratz-Veleta elkarteko txarangarekin batuko dira elkartean bertan, eta denak batera, kalejira bat hasiko da.  Triangulora joango dira eta handik Leidor zinemaraino luzatuko da, han izango baita Haur Jaialdia.

Jaialdia bukatzean, bai Konpartsak eta baita txarangak ere, berriz kalejira bat egingo dute Alde Zaharrera itzultzeko.

Konpartsa, Zaldunita Bezperan ere irtengo dela gogorarazten dizuegu eta datorren astean emango dizuegu ordutegi eta ibilbidearen berri

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!