Asteasuko ogibide zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Pia 2018ko mai. 23a, 09:39

Asteasuko artxiboko 1872 urteko biztanleen errolda oinarri gisa hartuta, herriko ogibide zaharrak aztertu ditu Ereiten elkarteak.

Askotan ikusi ditugu herritarren datuak jasotzen dituzten zerrenda luze horiek. Etxera etortzen ziren orri berde handi batzuetan bertan bizi zirenen datuak betetzera. Errolda hau ez da berria, 1872. urtean egindakoa baizik.

Errolda hau (signatura: AUA, 23-05) aztertuta datu eta ondorio asko atera ditzakegu Asteasuko herritarren, bizimoduaren, populazioaren edota ogibideen inguruan. Gehiegi ez luzatzearren oraingoan azken honi buruz hitz egingo dugu. Ogibideak.

Argi dago –horretarako erroldak begiratu beharrik ez dago– duela 146 urte Asteasuk nekazaritza zuela ekonomiaren ardatz nagusi modura. Ehuneko gehiengo handienak nekazal eta abeltzain lanak egiten zituen.

Ogibide hauetan egin behar den lehenengo bereizketa, noski, gizon eta emakumezkoen artekoa dela. Badaude ogibide batzuek emakumezkoek bakarrik egiten dituztenak (hilandera, costurera, cocinera, tendera,...). Beste batzuek berriz, gizonezkoenak esklusiboak dirudite (herrero, cantero, carpintero, alpargatero, serrador,...).

Azkenik, zalantzarik ez dugu ezta ere lehengaia lantzeko (artisautza deritzoguna) ogibideak (panadero, confitero, alpargatero, albañil, trencero, ojalatero...) eta beste motako zerbitzuak eskaintzen zituztenak (maestro, maestra, cartero, organista, tamborilero, posadero, postulante,...) gutxienekoak zirela.

Baina gure ikerketan pausu bat harago sakondu nahi dugu gure hausnarketa. Honela, familiak ogibidean bertan duen eragina eta indarra ikusi dugu. Bai artisautzan edo zerbitzuetan aritzen direnen artean eta baita nekazal lanetan aritzen direnen artean ere. Gurasoek egiten duten lan berdina egiten jarraituko dute seme-alabek hein handi batean (salbuespenak dauden arren gutxienekoak dirudite).

Beste berezitasun bat ere topatu dugu. Badaude ogibide batzuk, sendi kontzeptu horretan oinarritzeagatik-edo, naiz emakume edo gizon izan berdin betetzen zirela. Beti familiaren barruan: nekazaria (senarra nekazari bada, baita emaztea eta seme-alaba guztiak ere hala azaltzen dira erroldan), jabea (errentetatik bizi diren gizon eta beren emazteek kontzeptu bera dute ere), errota zaindaria, posadero (hauek ere familia osoaren ardurapean hartzen dira)...

Jarraitu irakurtzen ereiten.eus-en

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!