Adunako udaletxea maiztertzan zegoenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Ereiten 2018ko mar. 27a, 08:41

Argazkia: Euskal-herria.org

Adunako udaletxearen eraikuntza urteetan zehar balioanitzeko eraikina izan dela esan daiteke; hori bai, beti ere udal administrazioarekin zerikusia duten jarduera desberdinak garatzeko: espetxe, alondegi, liburutegi eta bizileku moduan ere erabilia izan da gelaren bat edo beste. Baina has gaitezen hasieratik, edo hobe esanda, saia gaitezen hasieratik hasten.

Bistakoa da gaur egun ikusten dugun eraikina nahiko berria dela eta obra berriak jasan dituela duela gutxi. Honen adibide ikusgarriena kanpoaldetik fatxadaren kontra duen igogailua izango da, herritarrentzako irisgarritasun baldintzak hobetzeko asmoz eraikia izan dena. Barrualdeak ere aldaketak eduki ditu eta gaur egun ere badaude hainbat proiektu martxan. Azken finean, urteak pasa ahala, herri baten baldintzak eta beharrak aldatuz doaz eta eraikinek ere erritmo hori jarraitu behar dute ahal den neurrian, egoera berrietara egokituz.

Egun ikusten dugun Udaletxea 1958 urtean eraiki zen, baina aurretik beste bi eraikuntza zeudela badakigu, gutxienez. Udaletxeari buruzko lehenengo erreferentzia dokumentala 1662 urtekoa da eta horri esker jakin dezakeguna ordurako eraikia zegoela da, ezin dugu jakin noiz izan zen eraikia. Horretaz gain, eduki zituen funtzio desberdinak ezagutzea ere ahalbideratzen gaitu testuak, izan ere, Udalaren ohiko funtzioak betetzeaz gain, bertan zeuden botika, errematean ipintzen zen ostatu bat eta herriko espetxea edo ziega. Normalena zen azken hau Udaletxean egotea.

Tamalez, eraikin honek XVIII. mendearen lehenengo erdialdean sute desberdinak sufritu zituen eta berria eraiki behar izan zen 1748 urte inguruan. Bigarren eraikuntza honek 1958 urtera arte iraun zuen zutik, hau da, gaur egun ikus dezakeguna eraiki zen arte.

Dirudienez, bigarren eraikuntza honetan, beheko solairuan biltegi bat egoteaz gain, ukuilu bat ere bazegoen. Bestalde, ziega eta ostatua mantendu egin ziren, azken hau errematean jartzen zelarik.

Gauzak horrela jarraitu zuten eta 1911 urtean esku artean dugun dokumentua idatzi zen. Urte horretako abenduaren 30ean Adunako alkatea zen Donato Gorostidiren eta Jose Amenabarro y Arrizubietaren arteko maiztertza hitzarmen hau sinatu zen. Bertan maiztertzaren betebeharrak eta baldintzak zehazten dira. Maizterra oraingoan, Ikaztegietako 26 urteko bizilagun bat da, eta bukaeran aipatzen denaren arabera, ez du idazten jakingo, beste pertsona bati eman behar baitio baimena kontratua bere ordez sinatzeko. Udaletxearen maiztertza errematean jartzen dela aipatu dugu, kasu honetan, azaroaren 26an ospatu zen enkantea eta Josek urtero 200 pezeta ordaintzeko konpromisoa hartu zuen.

Esan beharrik ez dago ez zela udaletxe osoa alokairuaren helburu, baizik eta zati bat bakarrik, Udalak erabiliko ez zituen gelak esate baterako. Hauek kontratuko baldintzetan zehazten dira. 7 dira Josek bete beharko dituen baldintzak, lehenengoa 4 urteko maiztertza betetzea izango delarik. 4 urtero errematean jartzen da alokairua, nahiz eta pertsona berdinak irabaz dezakeen behin eta berriro. Badaude Artxiboan 1855 eta 1869 urteen artean Lucas Iturrik sinatutako kontratu desberdinak. Aztertzen ari garen kasua, 1912ko urtarrilaren 1ean hasi eta 1916ko urtarrilaren 1ean amaituko da.

Bigarren baldintzak ondorengoa dio: “Elrematantedeberámantener a su cuentalosmusicosjuglares y tamborqueasistan a lasfuncionesquecelebraelAyuntamientopor la Asuncion de Nuestra Señora enlosdiasdesdeel 14 por la tardehasta la noche del 16 de Agosto, coninclusion de cama, porcadauno de loscuatroaños”, hau da, Adunako herriko jaietan, Jasokundearen jaietan, maizterra musikariez arduratu beharko da, horiei ostatu emanez herriko jaiak irauten duten bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!