Gure txikitasunean handi
125 lagunez osatutako Gipuzkoako herri txikiena da Orexa. Lau urte dira Orexa bizirik proiektua martxan jarri genuela gurena. Herri proiketu honen helburua oso garbia da. Orexan bizitzeko aukera pertsonala egin dezatela egun bertan bizi diren gazteak eta ez hain gazteak. Horretarako bere herriaz harro egon behar dutela oso garbi genuen.
Esan beharra dago herri proiektuak egiten esperientzia duela Orexak orain dela ia 30 urtetik herritarrek Oihan txiki kooperatiba martxan jarri zutelarik. Kooperatiba honek World Cheese Awardsen urrezko domina lortu zuen lehengo urte bukaeran. Oihan txiki kooperatibak egiten duen enbaxadore lana eskertzeko ekitaldia egin genuen Orexan 2018ko abenduan.
Oraingoan berri Orexa bizirik herri proiektua bera izan da saritua Landaola sarietan aste honetan bertan erakunde publikoen alorrean. Bertan Oihan txiki, Udala eta herritaren guztien arten egindako herri proiektua saritu da urtebete irekita daraman Orexako Ostatuak ere bere lekutxoa izan du.
Orexa bizirik, Orexa aktiboa, herritar konprometituz osatua eta bere herria bizitzeaz harro dagoen indarrez gainezka dagoena ezinezkoa dirudiena ere eraikitzeko pest.
Amesten genuen Orexako ostatu berritua martxan jarri genuen eta ireki eta urtebetera erreferente bihurtu da herri txikietako Ostatuetan.
Landaola saria fisikoki jasotzeko ardura izan nuen Orexako alkate bezala eta bertan aipatu nuen sari hau orexar guztiena zela. Ez daukat zalantzarik aurrerantzean ere amesten jarraituko dugula denon artean Orexa hobe eta erreferente bat denon artean eraikitzeko. Denok elkarrekin gauza izugarriak egin ditzakegu.
Hurrengo geltokia? Oihan txikiko gaztategi berria, energia ikuspegitik herri burujabea, Ostatuaren osatzea, apartamentu turistikoaren irekiera, depuradora naturala... Amets izugarri hau ez dadila inoiz eten. Berriz ere eskerrak orexar guztioi amets hauek errealitate bihurtzen laguntzegatik. Ezin da azaldu zer nolako ohore den zuen alkatea izatea.