Garagardo Festa, Elordi Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2023ko urriaren 7a

Urriaren 21ean egingo du Elordi Elkarteak Garagardo Festa, afari giroan. Urte mordoxka dira Elkartea ekitaldi hau antolatzen hasi zela, eta usadio bihurtu zaigu. Mokadu goxoak lagun, garagardo mota ugari dastatzeko aukera izango dute bertaratu nahi duten bazkide eta adiskideek.

Helduen afaria 21:00etan hasiko da. Menua, ohikoa izango da: saltxitxak, kodilloa patata-purearekin eta gazta.  Garagardoak marka eta mota desberdinetakoak  jarriko dira; garagardoa, nahi adina edan ahalko da, baina, noski, neurrian edatea gomendatzen da. Prezioa: 27 €.

Hamalau urtez behekoentzat ere bada eskaintza. 20:00etan emango zaie afaria: solomua, saltxitxak, gazta eta freskagarria; hauei ez zaie garagardorik emango. Prezioa: 12 €

Izena emateko epea: urriak 15, igandea. Elkartean egin behar da, bazkideen bitartez, horretarako jarrita dagoen taulan.

Helduen afarian, gehienez, 75 pertsona onartuko dira; apuntatzen diren lehen 55ek beheko solairuan eta gainerakoek goian izango dute tokia.

Urte asko daramatza Elkarteak elkargune hau antolatzen, eta giro ederra sortzen da. Hala izango da aurtengoan ere!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!