Hau da hau poza eman diguna ...

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2017ko martxoaren 9a

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak hautatu duenean Elordi Elkartea aurtengo Eskolarteko Bertsolari Txapelketako sailkatze saioetako bat antolatzeko.

Arratsaldeko 19:30ak izango dira afari legea egiten hasterako. Gero izango da bertsolarien txanda. 15-18 urte bitarteko neska-mutilak izango dira, Gipuzkoako herri desberdinetatik etorriak: Haizea Arana Eskoriatzara, Ane Beloki legazpiarra, Xabier Agirre oñatiarra, Imanol Albizu azpeitiarra, Jokin Irastortza oiartzuarra eta Aner Peritz "Euskitze" zarauztarra. Gai-jartzaile lanetan Imanol Artoal "Felix" izango dute, Ataria Irratiko (H)ari naizela bertso irrasaioaren gidaria.

Elordi Elkarteko jangela bete-bete egongo dela ziurtatua dago, eta Zuzendaritzako kideak ondo zainduko dituztela ez dago zalantzarik. Afaria ez ezik, giro goxo eta egokia izango dute bertsolari izateko bidean lehen urratsak ematen ari diren hauek, urduritasunak zapuztu, bertsotan lasai aritu, gozatu eta gozarazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!