Elorditik Elordira Ganbotik barrena

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2016ko ekainaren 6a

Altzoko Elordi Elkarteak gonbidatuta mendi buelta ederra egin genuen atzo, gaztetxo, gazte eta ez hain gazteak elkarrekin Aralarko paraje ikusgarrietan.

Amezketatik mina aldetik gora atera ginen Txindoki magalera laino artean. Aralarreko zelaietan geundela eguzkiak desegin zituen lainoak eta zeru urdina sapai genuela Ganbo Txiki gainetik Ganborako bidea egin genuen Aralar gaineko ikuspegi bikaina gozatuz. Atseden txikia hartu eta Elordi bordara bazkaltzera. Ederra eguna!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!