Ekitaldi ugari Elordi elkartearekin

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2015eko azaroaren 26a

Azaroaren 14ean mus eta punttu txapelketa izan zen Altzon Elordi elkarteak antolatuta, parte hartze ona eta anitza izan zen, gazte zein ez hain gazte denak elkarrekin.

Arratsaldeari amaiera paregabea emateko, gauean bertso afaria egin zen. Bertsolariak ez ziren nolanahikoak gainera, Ane Labaka eta Oihana Iguaran zeinak afalondo bizi eta girotsua sortu zuten.

Gerturatu zen jendeak  pozik eta gustura amaitu zuen eguna eta balorazioa, bikaina!

Eskerrik asko altzotar eta bertsolariei elkarteko zuzendaritzako kideen partetik!

Begiradak zinealdia

Bestalde, azaroko 5. Begiradak egitarauak aurrera darrai.

Dagoeneko, Arriya, Aulki hutsak eta Yugo&Lala filmak ikusteko parada izan dugu eta harrera ezin hobea egin zaie hirurei.

Hona hemen, Aulki hutsak egin zuen dokumentalaren zuzendariarekin, Iñaki Peña, solasaldian pelikula ikusi ondoren. Dokumentalaren izenak Aulki Hutsak dioen arren, aretoa bete-betea egon zela esan behar dugu. Zinez interesgarria!

Bukatzeko, gogoratu ostiral honetan, azaroak 27, Loreak pelikula emango dugula udaletxeko Eskeintza aretoan arratsaldeko 7:30ean.

Eta ondoren, amaiera eder bat emate aldera egitarauari, elkartean pintxoak egongo dira denon gozagarri. Ostirala arte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!