Elordi karta-joko eta bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2015eko azaroaren 15a

Musean Kike eta Haritz izan dira irabazleak eta punttun Joxejoakin eta Harkaitz Murua aita-semeak. Afatzera geratu geranak Ane Labaka eta Oihana Iguaranen bertso saioaz gozatu dugu.

Zortzi bikotek hartu dute parte Mus Txapelketan eta bederatzik Punttuan. Arratsalde osoan aritu dira karta jokalariak eta, azkenean, musean Kike eta Haritzek jaso dute sari nagusia Iñaki eta Aitor lehengusuei irabazita; punttun , berriz, Xabier pareari irabazi diete Joxejoakin eta Harkaitz aita-semeek.

Afarian berrogeita bost bat lagun bildu gara eta, afariaz ez ezik, Ane Labaka eta Oihana Iguaranen bertso saioaz gozatu dugu. Ordubete pasa aritu dira kantuan eta erakutsi digute ze mailako bertsolariak diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!