Mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Elordi elkartea 2015eko azaroaren 4a

Urriaren 25ean Altzoko Elordi elkarteak antolatutako mendi irteera arrakastatsua burutu zen. Ibilaldia  Lizarrustitik abiatu eta Lareora, handik Agaotz mendi tontorrera eta Urkillagan amaitu zen. Talde zinez polita osatu zen, heldu zein gazte eta ume, eta eguraldia lagun, baso eta paraje zoragarriak ikusteko parada izan genuen udazken koloretan. Amaiera ezin hobea eman zitzaion ibilaldiari Elordi elkarteko antolatzaileek prestaturiko bazkari goxoarekin. Ezin ahaztu, kafe garaiko kantu saio gozoa! Eskerrik asko altzotarrak, hurrengora arte

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!