Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaixo zinezale guztioi!
Alegialdeako Zinekluba martxan da! Aurten bost emanaldirekin hasiko gara –denbora mugak direla eta–. Emanaldiak Martxoaren 3an hasiko dira eta hasiera Emakume Langilearen Egunaren harira aukeratutako film batekin emango diogu eta ondoren beste lau emanaldi eskainiko ditugu. Espero guztiak zuen gustukoak izatea eta taldean osatzen dugun “bikotea” handitzen joatea! Norbait animatzen bada, ateak zabalik izango ditu bere ideia eta ekarpenak aurrera eramateko.
Eskerrik asko denoi eta animatu ostiraletan zinera!!
https://alegialdeakozinekluba.wordpress.com
https://www.facebook.com/alegialdeko.zinekluba.3?ref=bookmarks
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?