Hegal egiten

Erabiltzailearen aurpegia Elene Arandia 2019ko urt. 19a, 08:59

Aitortu beharra daukat nire ametsa dela hegan egitea. Baina, ez hegazkinez, hegaztiek bezala, baizik. Txantxangorriek bezala. Aspaldiko ametsa omen, gizakiarentzat ere.

Ez naiz inondik inora ohiko hegazkin bidaiaria, urtean hainbat har ditzaket. Ez naiz hegazkinen beldur, ezta modu horretan bidaiatu eta hegan egitearen beldur ere, baina azken bidaiak zer pentsatu handia eman zidan.

Hegan egiteko aukera ematen dute hegazkin ultrarinek ere, lurraren gainazaletik 300 metrora, paisaia izugarriez goza dezakezu. Zeruari begira egotea baino, zenbaitek nahiago izaten dute hegan egin.

Aerofobia deritzo, hegan egiteari beldurra sentitzeari. Hainbat albisteren arabera, sei pertsonatatik batek pairatzen du, baita lanaren aginduz egunerokoan erabiltzen dutenen artean ere, nahiz eta adituek esan, garraiobide seguruena dela. Aldiz, bidaiarien % 5ak bidaiatzen dute, soilik, inolako beldurrik gabe. Baina, ez gaitezen engaina, fobia eta filia berria da erabat, kosmopolitismoaren eta modernitatearen ondorioz sortua, izaera mundukoi eta arakatzailearen isla.

Aireratu, lur hartu edota turbulentzia-guneak zeharkatzean, ingurua astintzen hasten da bat-batean, eta edozein oztopo txikik pitz dezake beldurra. Hegan egiteari baino, ez ote die, askok, hegazkinari beldur? Aretha Franklin ez zen Gasteizko Jazzaldira etorri.

Ez omen dago fenomenoa esplikatzeko arrazoi objektiborik, gizakiak berezkoa ez duen gaitasuna, eta arrazoi logikoa izan ezik. Gainerako izu eta fobiekin gertatzen den bezala, era inkontzientean sortzen da. Eta, estatistikak ere badu tokia, esparru horretan. App ezagun batek, zure hegazkinak erortzeko duen probabilitatea kalkulatzen dizu, dagoeneko, 2,99 dolarren truke. Hegaldiaren nondik norakoa, aireportuak, airelinea eta hegazkin eredua bezalako aldagaiak sartu, eta hor datua.

Oh, txantxagorriak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!