English Corner-a, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Elduaien Hizkuntza Eskola 2016ko maiatzaren 10a

Ingalaterran ohikoa da, lan egun luzeei bukaera ona emateko, lagun artean garagardo onenak hartuz egunerokotasunari buruz hitz egitea. Hauxe bera eskaintzen diegu guk gure ingurukoei hizkuntzan murgildu eta beraien aisialdian ingelesari tartetxo bat eskainiz.

Badira hiru urte English Corner ekimena abian jarri genuenetik. Gure ikasleek eta gerturatu nahi duten guztiek, ingeles itxurako taberna batean, garagardo goxoenez lagunduz eta gure dinamizatzaileen laguntzarekin ingelesa praktikatzeko aukera izaten dute.

Ekimenak izan duen harrera ona ikusita, beste behin, La taberna de Khris-en ospatuko dugu English Corner-a, gertutasuna, erosotasuna eta izen ona izateaz gain, English Corner-a burutzeko behar diren ezaugarri guztiak betetzen dituen tabernan.

Ostiral honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

Animatu guztiok aukera berriak ireki ditzakeen ekimen honetan parte hartzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!