Gure esku dago gure nazioa errespetatzea. Gure hizkuntzaren, kulturaren, eta herri izateko dugun eskubidearen aurkako erasoaldiak areagotzen ari diren honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da gure ahotsak eta presentzia batzea. Euskal Herria nazio bat da eta errespetua exijitzen du. Gure nazioa, gure historia, gure kultura, hala nola euskara, gure hizkuntza jomugan dira azken garaiotan.
Bilbokoa ez da manifestazio soil bat izango, harrotasun erakustaldi bat izango da, gure lurrarekiko, gure jendearekiko eta euskaldun izateak irudikatzen duen guztiarekiko maitasun erakustaldi bat.
Azaroaren 23an zatoz Bilbora! garena ulertzen eta errespetatzen ez dutenen erasoen aurrean erakuts diezaiegun subiranotasuna ez dela asmo hutsa, gure nortasuna eta askatasuna babesteko beharra eta bidea dela.
Euskal Herriagatik, gure hizkuntzagatik, gure kulturagatik, ez hutsik egin!
AUTOBUSAK ESKUALDETIK
Eskualdetik autobusak antolatu dira Bilbora joateko. Autobusean izena emateko idatzi tolosaldea@ehbildu.eus helbidera edo eskualdeko herrietako taberna eta elkarteetan egongo diren zerrendetan apuntatu:
ADUNA: Uztartza
ALEGIA: Iskiña
ALTZO: Ostatua
AMEZKETA: Herriko tabernetan
ANOETA: Itzuli eta Arkupe
ASTEASU: Iturriondo
BERASTEGI: Ategi eta Urepele
GAZTELU: Elkartea
IKAZTEGIETA: Ostatua
IBARRA: Zubiaurre Eguzkilore eta Atari
IRURA: Ostatua
LEABURU-TXARAMA Ostatua
LIZARTZA: Ostatua
OREXA: Ostatua
TOLOSA: Xirimiri
VILLABONA: Iratzar
ZIZURKIL: Egarri eta Iriarte